44. Adikzioen EAEko VII. Plana

Helburuak

Horretarako dago Adikzioei buruzko VII. Plana. Haren bidez planifikatzen, antolatzen eta koordinatzen dira Euskadin adikzioen arloan eta osasuna sustatzearren garatzen diren estrategiak eta esku-hartzeak (zehazki, prebentzioa, eskaintzaren murriztea, laguntza ematea eta kaltetuen gizarteratzea jorratzen ditu). Oso tresna beharrezkoa da adikzioak direla-eta egiten diren gauzak bide beretik eramatea lortzeko. Izan ere, oso gai transbertsala baita, eta, osasunaz gainera, hainbat esparruk dute zer esana: hezkuntzak, kulturak, gazteriak eta kirolak, gizarteratzeak, erkidego-politikak, laneko osasunak, etxebizitzak, ingurumenak, segurtasunak, justizia-administrazioak, espetxe-instituzioek, publizitateak eta komunikabideek.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Denborazko konpromisoa

2017-2020

Planeko kudeaketa organoak

Drogamendekotasunaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baditu hiru ardura hemen aipatu beharrekoak: jarduera batzuk bultzatzea, haien bidez prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatzeko eta sustatzeko; gai honi buruzko euskal politika osoa definitzea; eta arlo honetan egin beharrekoa sail eta erakunde guztien artean bultzatzea, tartean diren beste sektore guztien lankidetzarekin.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:

Dokumentuak:
2017_2018 TXOSTENA VII.PLANA.pdf (PDF, 1.85 MB)

Azken aldaketako data: