2019ko EAEko ehiza azterketen deialdiak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2018ko azterketarako deialdia egitea.

1go deialdia

Eguna: 2019ko otsailaren 9an

Ordua: 10:00etan

Tokia:

Araban: Letren Fakultatea. Unibertsitateko pasealekua 5. Vitoria-Gasteiz

Bizkaian: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarrikoko Fakultatea). Eraikin Nagusia, Lehendakari Agirre 83. Bilbao

Gipuzkoan: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Kanpusa. Oñati plaza 1. Donostia

2. deialdia

Eguna: 2019ko ekainaren 15ean

Ordua: 10:00etan

Tokia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako Campusa). Oñati plaza 1. Donostia.

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.

Nori Zuzendua

Hamalau urtetik gorako pertsonei. Adin hori beteta izan eta 18 urte bete ez dituztenek legezko ordezkariaren baimena eduki behar dute.

Araudia

Ebazpena, 2018ko abenduaren 20koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia egiten duena 2019. urterako.

160/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituena

2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Ehizarena.

 


Harremanak norekin

Jesus Saez de Heredia eta Esther García de Garayo
Telefonoa: 945 01 96 57
Faxa: 945 01 63 10
E-maila: j-saez@euskadi.eus | e-ggarayo@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

Azterketa egunean hurrengo dokumentazio aurkeztu beharko da:

- Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa egiteko 10,89 euroko tasa ordaindu izanaren ordainagiria.

- Identifikazio dokumentu bat (NAN, AIZ, Pasaportea edo Erkidego-Identifikazioa) aurkeztu behar da. Identifikazio dokumentuak egiaztatu behar du izena eman duen pertsonak eta azterketa egingo duena berbera dela.

- NANrik ez daukaten adingabekoek beren nortasuna behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aukeztuko dute.


Dagokion tasa

10,89 euro.

Eskabideak Aurkezteko Epea

1go deialdia: 2019ko urtarrilaren 8tik, urtarrilaren 25a arte.

2. deialdia: 2019ko apirilaren 22tik, maiatzaren 24a arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

 

On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:

1. Eskabide on-line ireki 

2. Dagokion eskabide eredua bete.

3. Azterketari dagokion tasa (10,89 euro) ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak, inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea on-line

Bestelako Agiriak

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako egitaraua

Ehizaren liburua - azterketaren gida

Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)


Oharrak

Ez dago

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

07/01/2019