9. Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerak arautzen dituen Legea aldatzeko Lege-proiektua.

Legearen proiektua elaborazioan (3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko legedia ez da mugatu behar halakoetarako segurtasun-baldintzak ezartzera; babes-beharra duten bestelako interes publikoak ere aintzat hartu behar ditu, hala nola, osasungarritasun- eta higiene-bermeak, ingurumena eta kultura-ondarea babestea, gutxitasunak dituzten pertsonak integratzea, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kalitatea sustatzea, atseden hartzeko eskubidea edo haurrak eta gazteak babestea.

Orobat, jendaurreko ikuskizunekin eta jolas-jarduerekin lotura duten askotariko pertsona moten eskubideak eta betebeharrak indartu edo argituko dituzten legezko neurriak sartuko dira jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren araudira. Ikusleei edo pertsona erabiltzaileei eta antolatzaile, artista edo jardueren zerbitzura dauden langileei buruzko neurriez gain, halako ikuskizun eta jolasak egiten diren tokietatik hurbil bizi diren eta, horregatik, ondorio kaltegarriren bat jasan dezaketen pertsonei loturiko arauak ere ezarriko dira.

Beste helburu batzuk
  • Ikuskizunen eta jardueren katalogora sartzea halakoetako adierazpen garaikideetako zenbait, gaur egungo katalogoan sartuta ez daudenak; eta administrazioen eskumenen banaketa errealitate berrietara egokitzea, ardatz nagusitzat udaletaranzko bokazio dezentralizatzailea izanik, modu malguan.
  • Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluan jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan tartean izaten diren gizarteko sektore guztien ordezkariei lekua egitea.
  • Lokal jakin batzuetan sarbidea eta edukiera kontrolatzeko sistemak eta zaintza-zerbitzuak eskatzeko aukera aztertzea.
  • Lurralde- eta hirigintza-plangintzarako gaitasuna zehaztea, jendearentzat irekitako espazioak eta establezimenduak toki egokietan izango direla eta irisgarritasun segurua izango dutela bermatuko duten zehaztapenak ezartzeko.
  • Jendaurreko ikuskizunen, jolas-jardueren eta halakoak egiten dituzten establezimenduen gaineko administrazio-kontrolaren araubidea malgutzea.
  • Jendaurreko ikuskizun edo jolas-jarduera mota jakin batzuetarako baimenak emateko administrazioaren esku-hartzea ahalik eta gehien sinplifikatzea, bereziki baldin edukiera mugatua badute edo balio kultural edo artistiko berezia badute.
  • Ikuskatzeen eta zigorren araubidea egokitzea, eta bestelako tipifikazio eta zigor-neurri eraginkorragoak aurreikustea; eta espedientea hasi aurreko edo berehalako behin-behineko neurriak arautzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Aisialdi eta ikuskizunak eskaintzen dituzten enpresak.
  • Administrazio publikoak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2012ko bigarren seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuarean agindua, prozedura has dadin.2011/07/112011/07/15Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/07/162011/11/28Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2011/11/282012/01/31Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2012/02/012012/09/01Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/09/012012/10/01Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/10/022012/07/17Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/07/182012/12/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14