[5] - 4.4. Sarrera eta Irteera Erregistroa

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Sarrera/Irteeren Erregistroa funtzionala eta eraginkorra izatea.
  • Agiri elektronikoak banatu ahal izatea eta erregistroak trukatu ahal izatea beste administrazioekin.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Sarrera/Irteeren Erregistroa eboluzionatuta eta martxan egotea 2015eko ekainerako.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Sarrera eta Irteera Erregistroaren eboluzioa bilatzen da, bai maila teknologikoan bai SICRES 3.0 araudira egokitzeari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzaren Sarrera/Irteeren Erregistroari tresna teknologiko berriagoak eranstea ahalbidetuko du. Migrazio teknologikoari esker, Administrazio Elektronikoaren Kontseilu Nagusiaren SICRES 3.0 arautegia onartu eta Erregistro Idazpenak Trukatzeko Elkarreragingarritasunaren Arautegi Teknikoa bete ahal izango da.

Era osagarrian, Sarrera/Irteeren Erregistro berriak egokiago eutsiko die “zero paper” (papera digitalizatzea) ekimenaren ondorioz sortuko diren egoera funtzional berriei.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2014/01/01 - 2015/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: