[5] - 2.3. Administrazioen arteko erregistro-trukeak automatizatzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Herritarrentzako erantzun-denborak eta informazioa hobetzea.
  • Administrazio publikoen eta herritarren arteko harremana hobetzea.
  • Administrazioen arteko harremanen barne-eraginkortasuna hobetzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • EJko Erregistro Liburua migratuta egotea (SICRES 3.0) 2015eko ekainerako.
  • EJko Erregistro Liburua SIR sistemarekin lotuta egotea 2015eko abendurako.

 

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

EAEko administrazioen erregistroak lotu egin nahi dira beren artean eta Estatuko gainerako administrazio publikoen erregistroekin, SICRES 3.0 araua eta Erregistro Idazpenak Trukatzeko Elkarreragingarritasun Arau Teknikoa betez, eta Erregistroak Elkarri Lotzeko Sistemarekin lotuz, honako funtzionaltasun hauek lortzeko:

  • Administrazio publikoko erregistro-bulego guztiak (aurrez aurrekoak eta elektronikoak) elkarri lotzea.
  • Herritarrek hasieran paperean aurkeztutako agiriak modu elektronikoan bidaltzea.
  • Erregistro-idazpenak trukatzea jakinarazpen elektroniko seguruen bidez, erregistro-bulegoen eta erakunde eskudunen artean.
  • 11/2007 Legearen 24.4. artikulua betetzea.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra
  • EAEko administrazioak
  • EAO
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2015/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA Amaituta

Azken aldaketako data: