[5] - 2.2. Administrazio Orokorreko enpresen erregistroak koordinatzea

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta administrazio-kargak murriztea Eusko Jaurlaritzako erregistroetan inskribatuta dauden enpresei.
  • Erregistro-kudeaketaren barne-eraginkortasuna hobetzea.

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Koordinazio-mekanismoak martxan egotea 2015eko ekainerako.
  • Enpresen 3 erregistro sartuta egotea 2015eko abendurako.
  • Enpresen 8 erregistro sartuta egotea 2016ko abendurako.

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Eusko Jaurlaritzako sailetan dauden enpresa-erregistro desberdinak koordinatzeko mekanismoak ezarri nahi dira, enpresek datuak eguneratu edo agiri berak aurkeztu behar izan ez ditzaten haietako bakoitzean.

Kontuan hartu beharreko alderdiak:

  • Bikoiztasunak saihestea hainbat erregistrotako informazioa eskatzean: adibidez, elkarreragingarritasun-zerbitzuak erabiltzea.
  • Datuak hainbat erregistrotan batera aldatzea: adibidez, datuak erregistroen artean trukatzeko pasabideak erabiltzea.
  • Enpresen baimenak gaitzea tramiteak egiteko: Ordezkarien erregistro elektronikoa.

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN EBALUAKETA-FITXA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/08