Urdaibai Biosfera Erreserbak martxan jarri du Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua

Argitalpen-data: 

 Madariaga dorretxean jardunaldi informatibo bat egingo da, Biosfera Erreserbako eta Busturialdeko turismo jasangarriarekin lotuta dauden erakunde publiko zein pribatu guztiei zuzenduta.

Urdaibai izango da Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikiko zaion Euskadiko lehen helmuga. Europako eremuko ziurtagiri bat da, EUROPARC Federazioak emandakoa.

Jardunaldian izango dira Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Elena Unzueta, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatua: Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea; Isabel Muela, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; eta Ibon Legarza, Urremendiko presidentea.

Onurak

Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna aplikatzen duten lurraldeentzako onuren artean, nabarmentzekoak dira Europan turismo jasangarriaren alorreko lurralde bikain gisa aitortua izatea, garapen sozioekonomikoaren garapena sustatzea eta benetako eta kalitateko turismo-produktuak garatzea, ingurunearekin bat egiten dutenak.

 

  Informazio gehiago