Kontsumitzaileentzako Bulegoekin kontsultatzea gomendatzen du Kontsumobideko zuzendari Nora Abetek, tratamendua indarrean zuten pertsonei aldez aurretik abisatu gabe hortz-klinika bat itxi izanaren aurrean

Argitalpen-data: 

Barakaldon hortz-klinika bat bat-batean itxi izanaren aurrean Kontsumobidek gomendioak eskaintzen ditu egoera horrek erasandako pertsonentzat, jasotzen ari ziren tratamendua etenda ikusi baitute

Kontsumobideko zuzendari Nora Abetek azaldu duenez “erasandako pertsonek, tratamendua eten zaielako edo kontratatutako zerbitzuak bete ez direlako, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Kontsumobiden edo Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan”.

Barakaldoko klinikaren kasu zehatzean, “bi alderdi ditu: bata dokumentazio klinikoari eta hortz-historialei lotutako afektazioa, eta bigarren bat, finantzaketari lotutakoa, kontsumitzaileek beren tratamenduak etenda ikusi ahal izango baitituzte, unean-unekoak edo aurreikusitakoak, aldez aurretik ordainduta zituztenean

Beren tratamendua etenda hortz-historialak eta dokumentazio klinikoa behar dituztenak, Bizkaiko Dentisten Elkargo Ofizialarekin jar daitezke harremanetan posta elektroniko honen bidez: info@coeb.com

Bestalde, zenbaitetan, tratamendua jasotzeari uzteaz gainn bazaio, erasandako pertsonak indarrean du finantzaketa-kontratu bat tratamendua ordaintzeko, zeina gerta daitekeen osorik aurrera ez eramatea.

Zerbitzu horren prestazioari lotutako kreditu bat baldin bada, kontsumitzaileak finantzaketa-kontratu hori deuseztatzen saiatu beharko du. Aldez aurretik erreklamazioa egindakoan, erakunde finantzarioetara zuzendu ahal izango dira kreditua deuseztatzea eskatzeko eta itzulketa erreklamatzeko ?dagoeneko ordaindutako kopuruen guztizkoa edo partziala?. 

Kontsumoko Euskal Institutuak jardunbide batzuk eskaintzen ditu itxierak erasandako pertsona kontsumitzaileentzat:

  1. Kontsumobiden erreklamazio bat aurkeztea edo gertuen duten Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUB). Idatziz, erreklamazioaren xede diren gertakariak zehaztu beharko dira, eta lortu nahi denaren eskaera adierazi.
  2. Erreklamazioa dokumentatzeko beharrezkoa izango da ahalik eta informazio gehiena eranstea: aurrekontua, kontratuak, ordainagiriak, fakturak, publizitatea eta abar.
  3. Ondoren egiaztagiri guztiak gordetzea. 

Gomendioak: 

  1. Legez ezarritako klinikak eta konfiantza ematen dutenak aukeratu.
  2. Aldez aurretik aurrekontu bat izatea, xehakatua eta idatziz, eskubide bat da. Gainera, idatziz jakinarazi behar da, aurrekontua onartzen den unetik, odontologo arduradunaren izena.
  3. Publizitatea loteslea da. Gorde behar dira publizitateko foiletoak, webaren informazioa, aurrekontua, fakturak eta abar. Behar izango dituzu erreklamazio bat egiten baduzu.