Ingurumen Sailak airearen kalitatearen adierazle berriak ezarri ditu bere Sarean, Europako Agentziaren arauen araber

Argitalpen-data: 

Sareko estazioek atmosferaren kutsadura-erregistroa Europako adierazleetara egokituta eskainiko dute.

 

Adierazle berriak airearen kalitate-maila honako bost kutsatzaile hauen arabera definituko du: Oso ona, Ona, Hala moduzkoa, Txarra eta Oso txarra.

 

Apirileko 12tik aurrera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orriak eskuragarri ditu egunero Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak erregistratzen dituen kutsadura-adierazleak, Ingurumeneko Europako Agentziak definitutako parametroetara egokituta. Hala, Euskadi aurreratu egin da eta epe ertainera derrigorrez Europar Batasuneko lurralde osoan ezarriko diren irizpideak ezarri ditu. Horiek airearen kalitatea neurtzeko eta herritarrei informazioa eskaintzeko irizpideak bateratzeko dira.

 

Europako adierazleak euskal Sarearen estazio bakoitzaren inguruneko airearen kalitatearen egoera bost kutsatzaileren arabera adierazten ditu: partikula esekiak (PM2,5 eta PM10), ozono troposferikoa (O3), nitrogeno dioxidoa (NO2) eta sufre dioxidoa (SO2). NO2, O3 eta SO2 kutsatzaileen kasuan, ordutegi-kontzentrazioen balioak erabiliko dira indizea kalkulatzeko. PM10 eta PM2,5 partikulei dagokienez, kalkulua aurreko 24 orduetako batez besteko mugikorraren arabera egingo da.

 

  Informazio gehiago