Ikerlanek % 27ko arrakasta-tasa lortu du proiektu europarretan

Argitalpen-data: 

Ikerlan euskal zentro teknologikoak Europako Batzordeak berrikuntza sustatzeko abian duen Horizon 2020 (H2020) programako 13 europar proiektutan parte hartu zuen 2018an, % 27ko arrakasta-tasa lortu zuelarik. Ekimen horietan izandako parte-hartzeari esker, erakundeak 5,8 milioi euro erakarri zituen guztira.

2007az geroztik, Ikerlanen 69 proiektuk lortu dute Europako Batzordearen finantzaketa (39 proiektu 2014-2018 epealdian H2020rekin eta 30 proiektu 2007-2013 epealdian FP7 programarekin).

  Informazio gehiago