Flandriako Gobernuarekin kontrastatu ditu Eusko Jaurlaritzak bere estrategia eta ekimenak Kultura eta Sormen Industrien eremuan

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, SPRIk eta Innobasquek osatutako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek lan-misio bat izan du Flandriako Gobernuko zerbitzu desberdinekin Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eremuan. Lan-misioaren helburua izan da xehetasunez ezagutzea Flandriako Gobernua KSIen eremuan bultzatzen ari den estrategia, baita Eusko Jaurlaritza garatzen ari den alderdiak kontrastatzea ere KSIen alde, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin, eta Europako Espezializazio Estrategiarekin eta ZTBPrekin bat etorriz.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz; Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako programen zuzendari Alaitz Landaluze; SPRIko Kluster arduradun David Fernández; eta Kultura eta Hizkuntza Politika saileko aholkulari Sabin Goitia; eta Euskadiren Ordezkaritza teknikaria;  han izan dira eta bilerak egin dituzte Flandriako Gobernuko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren Agentziako klusterretako arduradunarekin, baita Flandriako Gobernuko Kultura eta Sorkuntza Industrietarako Flanders DC/Agentziako koordinatzaileekin ere.

Bi bileretan, euskal ordezkaritzak Eusko Jaurlaritza burutzen ari den ekintzak aurkeztu ditu kulturaren eta sormenaren sektorea indartzeko eta horren inguruan estrategia bat landu ahal izateko, baita Eusko Jaurlaritzako kulturaren, enpresaren eta berrikuntzaren eremuko politika publikoen lerrokatze bat ere helburu hori lortzeko.

Nabarmentzekoa izan da Kultura eta Sormen Industrietarako Flanders DC Flandriako Agentziako arduradunekin izandako lan-jardun emankorra, baita kontraste-lana ere. Flanders DCko arduradunek oso gertutik jarraitu dute KSI Berritzaile ekimena, Kultura Sailak bultzatua, eta goraipatu egin dute Eusko Jaurlaritzako kultura/berrikuntza/enpresa baterako lana, adibide bat beraientzat. Lan-misio hau posible izan da Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzaren lanari esker.

Informazio gehiago