Euskadik ontzigintzaren, portuen, arrantzaren eta energia berriztagarrien arloetan duen indarra erakutsiko du World Maritime Week azokan

Argitalpen-data: 

Arantxa Tapia sailburuak ostegunera arte BECen 35 armadore eta ontziola enpresa, ehun bat txostengile eta ekonomia urdina deitzen denaren azken berrikuntzak erakutsiko dituzten ehun enpresatik gora elkartuko dituen nazioarteko azoka inauguratu du

Lau biltzar sektorial: Sinaval, Eurofishing, FuturePort eta Marine Energy Week, Euskadiko ekonomiak arlo horietan dituen aukerak aztertu ahal izateko

Offshore energia, hazten ari den merkatua

World Maritime Week azokaren gai edo ardatz nagusietako bat itsas energia izango da, gaur bertan egingo den jardunaldi tekniko batean. “Offshore energia, hazten ari den merkatua” izenburupean egingo den mintegia Energiaren Euskal Erakundeak –Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia–, TECNALIAk eta Bilbao Exhibion Centrek antolatu dute.

4.0 teknologia portuetan

Portuak funtsezko garraio-nodoak dira bai merkataritza-trafikorako bai arrantza-trafikorako edo kirol nabigaziorako. Hori dela eta, erne egon behar dute eskaera berrien aurrean, baita eraginkortasunez erantzuteko prest ere: digitalizazioa eta 4.0 teknologia jada errealitate dira portuetan.

Atunontzi izoztaileak eta belaunaldien arteko txanda arrantza-sektorean

Sinaval-Eurofishing azokako merkataritza eta erakusketa jarduera osatzen duten hitzaldien, biltzarren eta mintegien baitan, Jaurlaritzak bi jardunaldi antolatu ditu, bat atunontzi izoztaileei buruzkoa eta, bestea, arrantza-sektoreko belaunaldien arteko txandari buruzkoa.

 

  Informazio gehiago