Euskadik eta Flandriak enpleguaren arloko protokoloa sinatuko dute

Argitalpen-data: 

Beatriz Artolazabalek eta Philippe Muyters Flandriako Gobernuko Enpleguko ministroak topaketa izango dute, apirilaren 8ean Bruselan

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Philippe Muyters Flandriako Gobernuko Enplegu, Ekonomia, Berrikuntza eta Kiroleko ministroak enplegu-arloko protokoloa sinatuko dute, datorren astelehenean, Bruselan.

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin, Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin eta Marta Marín Europar Batasuneko erakundeetan Euskadik duen ordezkariarekin batera, Artolazabalek topaketa izango du Philippe Muytersekin, eta VDAB bisitatuko du, Flandriako enpleguko eta prestakuntzako zerbitzu publikoa, bai eta SERV ere, Flandriako Gizarte eta Ekonomia Kontseilua; bertan, Euskal EGABen antzeko eginkizunak dituzten enpresa- eta sindikatu-erakundeek parte hartzen dute.

Caroline Copers Flandriako Gizarte eta Ekonomia Kontseiluko presidenteak bi administrazioen intereseko gaiak ere aztertuko ditu.

 

  Informazio gehiago