Euskadik bere aireportuen potentzialtasuna aurkeztu du Routes 2019 Hannoverren, Europa osoko aireko konektibitate azoka nagusian

Argitalpen-data: 

Anfitrioi izan zen 2018ko azoka arrakastatsuaren ondoren, Euskadik bere indarguneak erakutsi ditu berriro, aireko konektibitate azpiegitura sendoen eta turismo eskaintza anitzaren bitartez

Eusko Jaurlaritza, VIA, BilbaoAir eta Ortzibia stand bateratuarekin joan dira, eta laneko 50 topaketa baino gehiago itxi dituzte aire konpainia nagusiekin

Duela urtebete BECen egin zen Routes Euskadiren arrakastaren ondoren, Hannover 2019n parte hartzea, Euskadi - Basque Country konektibitate maila handiko lurraldea dela erakusteko beste aukera bat da, Europako aire jarduera diseinatzen eta kudeatzen dutenei Euskadiko aireportuen potentzialtasuna erakusteko aukera. Berriro ere Routes formula arrakastatsuaren aldeko apustua egiten da, Euskadiko aireportuen potentzialtasun osoa eta Europa hego-mendebaldean duen kokaleku estrategikoa erakusteko, intermodalitate osoaren eta eraginkorraren balio erantsiarekin.

Routes aukera paregabea da aireko konektibitate arloko preskriptore garrantzitsuenak gure gaitasunez, Euskadik negozio eta turismorako jomuga gisa dituen berezitasunaz eta aniztasunaz jabe daitezen, jomuga erakargarri gisa dugun posizioa hobetuz.

Laneko 50 topaketa baino gehiago itxi dira. Topaketa horietan erlazio zuzena ezartzen da airelineekin, behar adina elementu tekniko ematen zaizkie, operadore horietako batzuek Euskadirekin ibilbide berriak ezartzeko, edo gaur egun dituzten konexioak hobetzeko apustua egin dezaten, plaza kopuru handiagoko eskaintzaren edo urtaroen araberakoa izango ez den (adibidez, une honetan neguan aritzen ez diren ibilbideak lortuz) operatibaren bitartez. Dagoeneko bertan aritzen diren ibilbideen finkapena oso garrantzitsua da aireportuen emaitza onei eusteko.

  Informazio gehiago