Muro: `Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Kidegoa sustatzen du, boluntariotzarako gazte-jardueren eta lanerako jardueren bidez; jarduera horietako batzuk ordaindu egiten dira´

Argitalpen-data: 

Gazteen erakundeek eta GGKEk sustatutako hiru euskal proiektuk helduko diete Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Batzordearen ekimenaren barruan ezarritako funtsei; ekimena Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak sustatu du, eta boluntariotzako eta kideei finantzatutako lanerako jarduerak ditu. Gaur 13.612 gazte daude Estatuan inskribatuta, eta bertan inskribatuta daudenek batez beste 22,7 urte dituzte; % 68 emakumea da eta % 32 gizona.

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak, gaur, Madrilen, ekimenaren aurkezpenean parte hartu dute. “Europako Batzordeak 2016ko abenduan Elkartasunaren Europako Kidegoa sortu zuenetik, xehetasunez egiten dugu kidegoaren garapenaren segimendua; izan ere, Estatuak berak izapidetzen du zuzenean. Bruselaren ideia ona da, eta Vitoria-Gasteizen eta Bruselaren arteko zuzeneko kudeaketak arindu egingo luke kudeaketa bera eta, horrela, euskal gazteei ate berriak irekiko litzaizkieke elkartasuneko eta boluntariotzako gaietan parte hartzeko”, esan du Murok.

Europako Batzordeak Elkartasunaren Europako Kidegoa abian jartzeko 341.500.000 €-ko aurrekontu globala du, egungo prezioetan, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako.

Planteatutako lanei heltzen dieten gazteentzat aurreikusten diren kopuru edo esleipenak aldatu egiten dira, iraupenaren eta herrialdearen arabera eta, horrela, sei hilez boluntario dabilen pertsonak batek Batasunetik 3.400 eta 6.500 € bitartean jaso ditzake.

Elkartasunaren Europako Kidegoa Europar Batasunaren ekimena da, gazteek Europa osoko erkidego eta herritarren onerako izango diren boluntario-lanetan jarduteko edo proiektuetan elkarlanean jarduteko aukerak sortzeko –beren herrialdeetan edo atzerrian–.

Informazio gehiago