Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak Hizkuntzen Eurokarta betetzeko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa nabarmendu du Iruñean izandako bileran

Argitalpen-data: 

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak parte hartu du Nafarroako Jauregian egin den Hizkuntzen Eurokartaren jarraipenerako Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen gaurko bileran. Sailburuordeak nabarmendu du euskal erakundeek egiten duten lana Eurokartan jasotako konpromiso guzti-guztiak betetzeko, eta Estatuko Administrazioaren konpromisoa eskatu du; izan ere, Europako Batzordearen azken txostenean jasotako gomendio ia guztiak Administrazio horri zuzenduta daude. Dobaranek, halere, azaldu du Eusko Jaurlaritzak azken bi urtean egin duen lana hobetu beharrekoak hobetzeko.

 

Informazio gehiago