Ireki dute Europan bidaiatzeko doako txartela eskatzeko DiscoverEU deialdia

Argitalpen-data: 

DiscoverEU Europar Batasunaren ekimena da. Horren bidez, 18 urteko gazteei 2019ko apirilaren 15a eta urriaren 31 bitartean Europa osoan gehienez hilabete batez bidaiatzeko aukera eskaintzen die.

Deialdiak aurkezteko epea irekita egongo da azaroaren 29ko, osteguneko, 12:00etatik (Europako ordu zentrala) abenduaren 11ko, astearteko, 12:00ak arte (Europako ordu zentrala).

Eskaera-prozesu osoan, datu pertsonalak eman eta bidaiaren prestaketarekin lotutako asmo guztiak xehetasun osoz azaldu beharko dira (informazio hori ez da loteslea). Horrez gain, test moduko bost galderari (beste osagarri bat ere egongo da) erantzun beharko zaie gai hauen inguruan: 2018ko Kultur Ondarearen Europako Urtea, gazteei zuzendutako EBren ekimenak eta Europako Parlamentuaren hauteskundeak. Hautagaitza betetzeko garaian, taldean sartzeko gonbidapena egin ahal izango zaie beste 4 laguni.

 

Ekimenaren inguruan Bruselan dagoen Euskadiko Ordezkaritzak prestatutako informazio-oharra:

http://www.revie.euskadi.eus/contenidos/documentacion/inf_discovereu/es_def/20181022_DiscoverEU.pdf