Bruselako Euskal Astea ospatu da

Argitalpen-data: 

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Gorka Álvarez Aranburuk, parte hartu du Bruselako Euskal Astean. Ekitaldi hori Bruselako Euskal Etxeak bultzatu du, hasi da hileon 7an, ostiralarekin, eta datorren 15ean, larunbatarekin, bukatuko da.

Bere egonaldia Bruselan Gorka Álvarez Aranburuk Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren lan-ildoak azaldu ditu eta parte hartu du Bruselako Euskal Etxeak antolatu ditu ekitaldietan, Bruselako Euskal Astaren baitan.

Bruselako Euskal Asteak Euskal Herriko musika, argazkiak, hitzaldiak eta gastronomia eskeini ditu Bruselako publikoari bertoko topagune famatuetan.

Euskal Asteak abenduaren 7tik 15ra ekarri ditu Bruselara Kepa Junkera eta Sorginak, Euskal Herriko irudiak (Euskal Herriari buruzko argazki lehiaketa baten bitartez), euskal jakien dastaketak, txalaparta saio eta tailerrak, arte ikuskizunak, herri-kirolen ikuskizunak, mus txapelketa, hitzaldiak, euskal dantza eta abestiak. Eta ia ekitaldi guzti hauek doanik izan dira, Bruselako euskal etxeko kideen ahaleginari esker.

 

Informazio gehiago