Artolazabal: `Kolektibo ahulei eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei laguntza emateko konpromisoa duen estrategiak gizartea kohesionatzen du´

Argitalpen-data: 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Europako Parlamentuan honako hau azaldu du: "kolektibo ahulei eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa pribatu eta publikoei laguntza emateko erakundeen eta gizartearen arteko estrategia argiak eta konprometituak sendo kohesionatzen du gizartea eta hori Euskadiren kasua da; izan ere, emaitzak ematen ari den eredua eta jarduketa-programa diseinatu ditu”.

Artolazabalek lan-topaketa batean parte hartu du, Europako Parlamentuan; bertan, Josep María Terricabras MEP Greens taldekoak, Erakunde esparrua eta gizarte-ekintzailetza aipatu du, eta Slavomir Tokarwski Europako Batzordeko Berrikuntzaren eta Modernizazioaren zuzendariak “Erkidego-ikuspegia” azaldu du.

Enplegu inklusiboaren inguruko esperientzia arrakastatsu batzuk aipatu dituzte José Luis Figueroa Domitila eta AILA Dependencia elkartekoak, Cristobal Colón integraziorako La Fageda-Productosekoak eta Javier Mariño Kooperakoak; azken horrek “Birziklapena integrazioaren zerbitzura” hitzaldia eman du. Izaskun Bilbao Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak itxi du topaketa.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez, “lanerako eta gizarteratzeko enpresak direla eta, azken 10 urteotan Eusko Jaurlaritzak 100 milioi euro baino gehiago bideratu ditu horretara. Inbertsio hori lanpostuak sortu eta horiei eustera bideratu da, bai bazterketa-egoeran edo -arriskuan daudenei zuzenduta, bai ekoizpeneko eta gizarteratzeko eta laneratzeko teknikariei zuzenduta”.

Euskadiko gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek, 2017an, 1.162 enplegu sortu zituzten; horietatik, 702 laneratzekoak, eta krisi ekonomikoaren aurreko mailetara itzuli zen, horrela.  Euskadin, Gizarte Inklusiorako sareak gizarte-inklusioaren eremuan lan egiten duten gizarte-ekintzako 6 talde dituen plataforma batean batzen dira, eta helburua da gizarte inklusiboagoa sustatzea, zuzentasunean, elkartasunean eta parte-hartzean oinarritzen diren politikak eta balioak sustatzearen bidez.

 

Informazio gehiago