Argitalpen-data: 2017/07/24
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak etorkizunean ESS Bilbao Europako ERIC ESS partzuergoan sartzeko baldintzak adostu dituzte
Bilkuran, bi gobernuek Espainia, bazkide sortzaile gisa, ERIC (European Research Infraestucture Consortium) ESSen sartzeko baldintzak adostu dituzte. Gobernu biek zehaztu dute ERICekin hartutako akordioak betetzeko beharrezkoa izango den diru ekarpena. Azpiegitura 2025ean bukatuta egotea espero da.
Espainiako Gobernuak 42 milioi baino zerbait gehiago jarriko du espalazio iturriaren eraikitze lanetarako, eta Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euro jarriko ditu. Zenbateko horretan 2017. urterako eskatuko den 18 milioiko mailegua sartuta dago. Zenbaki hauekin, Espainiak %3arekin hartuko du parte ESS Lunden. 2018ko apirila baino lehenago aurreikusten da bat egitea.
ESS Bilbaok jarraitu egingo du Europako espalazio iturriarekin lehenago adostu bezala gailuen ekarpenak egiten.
Halaber, akordioak hasieran egindako ituna betetzea bermatzen du, ikerketari eta Euskadiko zientzia-ikerketa-industria sarera ezagutza transferitzeari bultzada bat emateari dagokionez: zientzia eta teknologiaren garapena, bereziki partikulen azelerazioaren arloan eta neutronikan. ESS Bilbaok egiten duen lanarekin batera, Eusko Jaurlaritzak aipatutako arloetan programa zientifiko-teknologikoak bultzatzera bideratuko du ahalegin ekonomiko baliokidea.
Lortutako akordioari esker, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, ESS Bilbao Partzuergoaren bitartez, Europako ikerketa proiektu nagusietako bat bultzatzen jarraituko dute.