Euskadiko aurrekontu- araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretua aldatzeko Legea

Legearen proiektua elaborazioan (2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea)
Informazio gehigarria

2016ko uztailaren 27ko Gobernu Kontseiluan hartutako erabakiaren arabera, 2016ko uztailaren 19ko Gobernu Kontseiluan onartu eta tramitatzeko Legebiltzarrera bidali zen Administrazio publikoen Jasangarritasun energetikoaren Lege proiektua Lege aurreproiektua hau ordezkatzen du.

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

  • Aurrekontu-araudian printzipio hauek sartzea: aurrekontu-egonkortasuna, finantza-iraunkortasuna eta urte-aniztasuna
  • Aurrekontu-prozedura Europar Batasunaren erregelamenduzko erregulaziora egokitzea eta moldatzea.
Beste helburu batzuk
  • Ziurtatzea kontabilitateak, aurrekontuek eta haien likidazioek daukaten informazioa behar adinakoa eta egokia dela EAEko Administrazioaren eta haren mendeko erakundeen finantza-egoera egiaztatu ahal izateko.
  • Ekonomia- eta finantza-informazioaren erabilgarritasun publikoa bideratzea, eta Parlamentura bidalitako informazioaren kalitatea handitzea.
  • Gastu publikoaren arloko politikak urte anitzeko plangintza-, programazio- eta aurrekontu-esparru batean kokatzea, egoera ekonomikoa eta politika ekonomikoaren helburuak kontuan hartuta.
  • Baliabide publikoen kudeaketa eraginkortasun, efizientzia, ekonomia eta kalitaterantz bideratzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak

Legeak, funtsean, antolaketan izango du eragina, eta barne-aplikaziokoa izango da. Gainera, lege horrekin Parlamentuaren eta gizartearen aurrean gardenago agertzea espero da.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2015eko lehen seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2014/12/012015/01/26Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea2014/01/272015/02/27Hasita
---2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/02/282015/03/20Hasi gabe
---2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/03/212015/05/31Hasi gabe
---2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2015/06/012015/06/08Hasi gabe
---3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena2015/06/092015/06/30Hasi gabe
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea2015/07/012015/07/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/17