[10] - IV Unibertsitate Plana 2019-2022 (III Unibertsitate Plana 2015-2018 indarrean)
- Egoera:
- Gobernu-plana elaborazioan (Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea)
Helburuak
Unibertsitate-plana da Eusko Jaurlaritzak berariaz onartutako tresna, euskal unibertsitate-sistema antolatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egoitza duten unibertsitate guztien artean osatzen dute unibertsitate-sistema, eta Eusko Legebiltzarrak etorkizunean sortu zein onar ditzakeenak ere sistema horretan bilduko dira. Halaber, sistemaren barruan harremanak eta lankidetza sustatuko dira euskararen kultura-esparruko lurraldeetan dauden edo euskararen erabilera sustatzeko etorkizunera begirako proiektua duten unibertsitateekin. Horretarako, irakaskuntzako koordinazioa, ikerkuntza, jarduera kulturalak, eta unibertsitate horietako ikasleen eta irakasleen arteko mugikortasuna baliatuko dira, guztia nazioen Europaren barruan. Lehentasunezko harremanak ezarriko dira Euskal Herrian kokatutako gainerako unibertsitateekin.
Unibertsitate-planak lau urteko iraupena izango du, eta beraren bitartez eginbehar hauei guztiei erantzungo zaie: unibertsitateko irakaskuntzaren egoera ebaluatzea, unibertsitateko irakaskuntzaren beharrizanak zehaztea, indarrean egongo den aldi horretarako helburu eta lehentasunak ezartzea, eta, orobat, finantzaketa-beharrizanak eta aurreikus daitezkeen diru-sarrerak zehaztea, Euskal Herriko Unibertsitateari helburuak betetzeko eta kalitatea hobetzeko adinakoa den finantzaketa-eredu bat bermatuz.
Jaurlaritzak lehentasunezko iker eremuak edo gaiak zehazteko aukera izango du, Euskadirentzat duten interes estrategikoagatik edo interes zientifiko, artistiko edo sozialarengatik. Berariazko programa-kontratuen bidez emango zaie zuzkidura proiektuoi.
Aurrekariak
- 2007-2010 aldirako unibertsitate-plana;
- 2010-2014 aldirako unibertsitate-plana;
- 2015-2018 aldirako unibertsitate-plana.
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Esku hartzen duten sailak
Euskadik hezkuntza-sistema nazionala izateko duen eskubidea kontuan hartuta, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak (otsailaren 25eko 3/2004) euskal unibertsitate-sistema arautzea du helburu. Sistema hori euskal hezkuntza-sistemaren parte gisa hartzen da, goi-mailako hezkuntzaren Europako sistemaren barruan, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan jasotako eskumena garatuz.
Hezkuntza Sailari dagokio beharrezkoak diren tresnak egituratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko araututako ikasketen multzoa arrazionalizatzeko eta behar sozialei egokitzeko. Sail horri dagokio, halaber, beste unibertsitate batzuekiko koordinazioa eta lankidetza zabaltzea, osagarritasuna sustatzeko titulazioen eskaintzan, euskarazko irakaskuntzan, ikerkuntzan eta unibertsitate-politikan xedatutako helburuak erdiesteko intereseko beste gai orotan.
Gizarte-eragileek partizipazioa
Planaren izapidetzeak hainbat interes-talderen parte-hartzea aurreikusten du, hala nola:
- Gizarte Kontseilua;
- Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntza;
- Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate-heziketarako Klusterra;
- Innobasque;
- Euskampus Fundazioa;
- Ikerbasque;
- Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia.
Beste batzuk ere gehitu litezke (esaterako, Emakunde, Lanbide, Osakidetza, Jakiunde, etab.).
Eraginak
- Araudian eragina :
3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.
- Antolamenduan eragina:
Unibertsitate-planean aurreikusitako organoak eta erakundeak aurreko legealdietan sortu dira. Plan berriaren egitekoa da egungo egiturak ezarri eta indartzea.
- Aurrekontu eta finantzetan eragina:
2015-2018 aldirako Unibertsitate-planerako 1.287 milioi euro bideratu ziren.
2019-2022 aldirako Unibertsitate-planak finantzaketa behar du helburu hauek erdiesteko:
- ELGEk ezarritako goi-mailako hezkuntzarako finantzaketa-helbururantz aurrera egitea: BPGd-ren % 1,3 2019an, finantzaketa publikoa guztizkoaren % 65 inguruan mantenduz.
- Aurrera egitea unibertsitateen ikerketa- eta transferentzia-gastuan BPGd-ren % 0,50era iritsi arte, gastu horren exekuzioaren % 20 inguruan unibertsitateen parte-hartzeari eutsiz eta unibertsitateek gauzatutako gastua % 0,49ren baliokidea izanik.
- Modu progresiboan handitzea Europar Batasunak eta Estatuko Administrazio Orokorrak sustatutako programen itzulkina biltzeko esfortzua.
Plana Hezkuntza Sailaren gastu arrunt gisa finantzatu behar da.
Hauexek izango dira planean kontuan hartutako itemak:
- UPV/EHUrentzako ohiko ekarpena;
- UPV/EHUrentzako urte anitzeko inbertsio-plana;
- Programa-kontratuak sistemako hiru unibertsitateekin.
- Beste jardueretan eragina:
2019-2022 aldiko Unibertsitate-plana Eusko Jaurlaritzaren 2014-2020 aldirako espezializazio adimenduneko planekin (RIS3) lerrokatuta dago, Europako 2020rako Agendari jarraikiz, eta plan berriarekin ere lerrokatzea aurreikusten da, 2020tik aurrera.
Lerrokatze horretarako beharrezkoa da lankidetzan aritzea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin, Ogasun eta Ekonomia Sailarekin, Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Osasun Sailarekin, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planerako Lehendakaritzako komisionatuarekin.
- Erakunde harremanetan eragina:
Plana gauzatzeko beharrezkoa da kanpoko bi administrazio-mailarekin lankidetzan aritzea
- Europar Kontseilua eta, batik bat, haren Hezkuntza eta Ikerkuntzako Zuzendaritza Nagusiak;
- Estatuko Administrazio Orokorra eta, batik bat, unibertsitateen eta ikerkuntzaren arloko ministerio eskudunak.
Plana burutzeko aurreikusi den epea
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea | Hasita | ||
Plana egitea | Hasi gabe | ||
Planei buruzko txostenak egitea | Hasi gabe | ||
Gobernu Kontseiluan plana onartzea | Hasi gabe |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea | Amaituta |
Ebaluatzeko moduak
Planak segimendu-tresnak izango ditu:
- UPV/EHUrentzako ohiko ekarpenaren Jarraipen Batzordea;
- UPV/EHUrentzako urte anitzeko inbertsio-planaren Jarraipen Batzordea;
- UPV/EHUrekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;
- Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;
- Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea;
bai eta bestelako ebaluazio-tresna batzuk ere, tartean, programa-kontratu bakoitzeko adierazleen betetze-mailaren urteko txostena, Unibasqek egindakoa, planaren erdibideko exekuzioaren txosten bat 2021 hasieran eta amaierako txosten bat plana amaitu ostean.
Aldizkako ebaluazioak
- Ebaluazio data:
Azken ebaluazioa
- Ebaluazio data:
Azken aldaketako data: