178/2015 DEKRETUA, irailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoan energia-aurrezpena, efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera arautzen ditu dekretu honek.

Aurreko artikuluan zehaztutako eremuan, dekretu honen helburuak honako hauek dira:

  1. Energia-aurrezpena eta efizientzia energetikoa bultzatu eta sustatzea, Europar Batasunak gai honen inguruan ezarritako arau eta jarduketen eremuan.
  2. Energia berriztagarriak eta beste energia-aukera jasangarri batzuk sustatu eta ezartzea, erregai fosilekiko mendetasuna txikitzeko.
  3. Pixkanaka petroliotik eta haren deribatuetatik ekoitzitako energia erabiltzeari uztea, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoak produktu horiek ez kontsumitzea lortu arte.
  4. Energia berriztagarrien tekniken eta garapenaren ikerketa eta garapena bultzatzea eta sustatzea, bai eta horien erabilera eta ezarpena sustatzen duten sistema elkartuena ere.
  5. Erabilitako energiak ingurumenean eta lurraldean duen eragina aurreikusi eta mugatzea, aurrezpenaren bidez eta erabilera efizienteagoa ahalbidetzen duten teknikak eta teknologiak erabiliz; horrela, berotegi efektuko gasen isurketak gutxitu egingo dira.
  6. Energia-aurrezteak, efizientzia energetikoak eta energia berriztagarrien erabilerak eskatzen dituen betekizunak sartzea politika publikoetan.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren eredugarritasuna, beste administrazio, enpresa eta partikularretan energia-jasangarritasuna bultzatzeko jardueren nukleo katalizatzaile izan dadin.
  8. Beste administrazio batzuekin eta partikularrekin akordioak bultzatzea, energiaren erabileran aurreztu eta efizientzia handiagoa lortzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  9. Herritarren eta sektore ekonomikoen partaidetza bultzatzea, energiaren erabileran aurrezpen eta efizientzia energetiko handiagoa lortzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.
  10. Aurrezpen eta efizientzia energetiko handiagoaren eta energia berriztagarriak erabiltzearen onurak hedatzea.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Azken aldaketa: 2017/01/24