Ostalaritza Sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan (2002 urtea)

Xehetasunak

Orain aurkezten dugun txostenaren (70 orrialdeko txostenaren bertsioa da, zabaltzeko prestatua) helburua ostalaritzaren sektoreari hainbat datu eskaintzea da, garatzen duen jarduera bizia eta dinamikoa eta Euskal AEko jarduera ekonomikoari egiten dion ekarpena azpimarratzeko.

Abiapuntua definizioa bera da: ostalaritzaren sektorea hainbat jarduerek osatzen dute: hotelak, kanpamenduak eta bestelako ostatuak, jatetxeak, edariak saltzen dituzten establezimenduak eta beste hainbat otordu-zerbitzu. Bost jarduera-multzo dira eta beraiek osatzen dute ostalaritzaren sektorea Jardueren Sailkapen Nazionalaren (CNAE-93) arabera.

Aipatutako Jardueren Sai lkapen Nazionala edonolako ekonomia-jarduerari buruzko informazioa estat istikoki aztertzeko oinarrizko erreferentzia da. Txostenaren ardatz nagusia ekonomiaren azterketan sarritan erabiltzen diren aldagaien aurkezpena da (BPG, BEG,…) (Balio Erantsi Gordina (BEG): ekoizpen-prozesuan sortu denaren balioa, burutu den ekoizpenaren (fakturazioa) eta ekoizpenaren gastuen arteko aldea da (soldatak, eta abar). BEZ gehituz gero, Barne Produktu Gordina (BPG) lortuko dugu.); gainera, ostalaritzaren sektorea osatzen duen enpresa-ehunaren aurkezpena ere egingo da. Beste sektoretan gertatzen ez den bezala, ostalaritzaren sektorea gure geograf ian homogeneoki dago banatuta, jardueraren garrantzi handia agerian jarriz: udalerri guztietan ageri da eta enpleguaren kuota garrantzitsu bat bere egiten du.

Lurraldekako agerpena eta jarduera eta enplegua sortzeko ahalmena arrazoi nahikoa dira ostalaritzaren sektorea aztertzeko.

Horrez gain, ostalaritzaren sektorea gurera iristen den bidaiariari arrera egi teko ezinbesteko azpiegi tura da, bai eta bidaiariak erakartzeko faktore erabakigarri bat ere, eta horrexegatik da, hain zuzen, turismo bizkortzen eta biziagotzen duen benetako eragilea. Eta aipatu duguna bereziki nabarmena da Euskal AEn, non bertako gast ronomia bikaina tresna egokia izan ohi den turismoa erakartzeko.