Negozio Bidaiak - Eguneko batez besteko gastua (1999 urtea)

Xehetasunak

Negozioak direla-eta Euskal Herria bisitatu etaErkidegoaren hiru hiriburuetako bi, hiru eta lau izarreko hoteletan ostatu hartzen duten profesionalen eguneko batez besteko gastuari buruzko inkestaren emaitza nagusiak jasotzen ditu argitalpen honek. Ikerlanaren oinarri diren 487 inkestak 1998ko martxoaren hirugarren astean lortu ziren, hautaturiko 15 hoteletako harrera-geletan inkestagile bat jarriz. Euskal Herriko Unibertsitatearen Politika eta Administrazio Zientziako Sailaren Euskobarometro taldeak zuzendu zuen ikerlana.

Gurera etortzen diren profesionalen eguneko batez besteko gastua

Lanbidea dela-eta gure hoteletan gaua ematen duen bidaiariaren profila eta aisialdiko turistari dagokiona erabat ezberdinak dira, zeren lehenengoaren bidaia laneko kariek eragiten baitute. Horrenbestez, negozio turismoa, Euskal Herriko turismoaren ezinbesteko sektorea ez ezik, gure erkidegoaren ekonomia osoaren eragilea ere bada.

  • Negozioak direla-eta Euskadira etortzen den profesionalaren eguneko batez besteko gastua 23.709 pezetakoa da.
  • Gehienak produkturen bat saltzera edo bileraren batera etortzen dira.
  • %43ak bi egun baino gutxiago ematen dute Euskal Herrian.