Laneko bide segurtasuneko gida praktikoa (2016)

Deskribapena

liburu azalaTrafikoko istripuek giza eta ekonomia kalte larriak sortzen dituzte, eta arazo latza dira segurtasun eta osasun publikorako.
Horrez gain, laneko istripu asko joan-etorrietan gertatzen dira, eta ehunekoa itzel handitzen da laneko istripuek heriotza dakartenean.
Hori dela eta, laneko bide-segurtasuna gakoa izan behar da langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko.
Edu bertsuan, kontuan eduki behar dugu laneko arriskuak enpresa kudeatzeko sistema orokorrean integratzea Laneko Arriskuen Prebentzioaren 31/1995 Legean aipatutako oinarrizko printzipioetako bat dela. Laneko arriskuon prebentzioa enpresako jarduera guztietan sartu beharko da, baita enpresako hierarkia-maila guztietan ere.
Hori dela eta, gida hau landu da laneko bide-segurtasuna enpresaren prebentzio sisteman orokorrean sartzeko, hau da, prebentzio planean.
Gida tresna praktiko eta erraza da laneko bide-segurtasunaren inguruko prebentzio jarduerak errazte aldera; gida gure enpresa txikiei bereziki dago zuzenduta, alderdi tekniko, ekonomiko eta prebentziokoak integratu daitezen lan baldintza hobeak lortze aldera.