EAEko lan-istripuak generoaren ikuspuntua aintzat hartuta 2004-2013 (2014)

Deskribapena

liburu azala2014. urtearen hasieran diziplina anitzeko lantalde bat sortu zen OSALANen, laneko istripuak eta horien ezaugarriak genero-ikuspegiaren arabera aztertzeko eta, horren guztiaren ondorioz, prebentzioaren alorrean jarduketak proposatzeko helburuarekin.

Horretarako, urteko txostenari (informazio asko eskaintzen duen txosten horri) datuak sexuaren arabera bereiziz heldu behar zitzaion. Horrela bada, 2013. urtean argitaratutako txostenaz gain, beste bi txosten ere egin ziren: batean 2013ko gizonezkoen istripuak jasotzen dira eta bestean, berriz, 2013ko emakumezkoen istripuak.

Informazio hori guztia eta beste erakunde batzuen txostenak zein inkestak aztertuta, txosten hau egin da, gizonezko langileen eta emakumezko langileen ezbehar-tasarekin zerikusia duten lan-baldintza batzuk deskribatzeko.