[31] - Euskal Autonomi Erkidegoko Adminitrazio Orokorreko eta haren Erakunde autonomoetako kideak eta eskalak antolatzeko Legea aldatzeko Legea.

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Otsailaren 25eko 1/2004 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioOrokorreko eta haren Erakunde Autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzekoak (2004ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.), apirilaren 21eko 5/2016 Legearen bidez aldatuak (Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzekoak, 2016ko apirilaren 27ko EHAA, 79. zk.), kidego, eskala eta espezialitateetan islatu zituen profil profesional desberdinak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Funtzio Publikora sartu eta sustatzeko eszenatokia argitze aldera. Urteotan guztiotan, lanpostuen zerrenden bidez antolatu dira Euskal Autonomia rkidegoko Administrazio Orokorreko giza baliabideak. Horietan, profil profesiona desberdinak zehaztu dira, kasuan kasuko lanposturako eta jarduera-arlorako.

Kontuan hartuta harrezkero denbora igaro dela, taldeak eta azpi-taldeak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritako sailkapen berrira egokitu behar direla, titulazio berriak sortu direla, eta lanpostu jakin batzuen profil profesionala eguneratu egin dela, beharrezkoa da proposatutako lege-aldaketa egitea.

Legearen proiektuak eskala-egituran islatu nahi du antolamendu hori, behar bezala egituratuta. Hartara, erakundearen beharrizanen arabera koherenteak diren bideak erabili nahi dira lanpostuen hautaketa eta hornidura arrazionalizatzeko.

Aurreikusitako finantza-eragina

Lege honen aplikazio-eremuan sartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak.Legedi-aldaketa horrek ez du gasturik sortzen, eta, beraz, ezin da hura indarrean jartzearen ondorioz aurrekontuetan diru-sarrerarik edo gasturik zenbatetsi, eta ez dago finantzazio-iturrietara eta baliabideetara jotzeko gastuen finantziaziorik, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik at.

Lege honek ez du diru-laguntzen programarik lantzen; hortaz, kasu honetan ez dagokio programak zenbateraino gauzatu eta bete diren ebaluatzea.

Lege honetan jasotako aurreikuspenek ez dute eraginik merkatu erkideko lehia librean, ez baita bat ere eragiten erregimen horretan garatzen diren jarduera ekonomikoen gainean. Horrenbestez, ez da beharrezkoa Europar Batasunean izapiderik egitea.

Lege honek ez du eragin ekonomikorik izango beste administrazio batzuetan edo gizartean.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta

Azken aldaketako data: