[38] - EAE-ko kasazio-errekurtso zibilari buruzko Legea

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Lege-proiektu honen xedea eta helburua da muntaren betekizuna kentzea eta, kasazio-interesik badute, kasazio-errekurtsoak aurkeztu ahal izatea onartzea, eta, oro har, kasazio-interesa sinplifikatzea, eta, hartara, jurisprudentziarik ez badago, edo Probintzia Auzitegiek ebazpen kontrajarriak eman badituzte, Justizia Auzitegi Nagusira jo ahal izatea.

Helburua da muntaren betekizunak ez dezala eragotzi gai batzuk kasaziora iristea, zeren eta batzuetan, garrantzi handikoak izan arren edo euskal zuzenbide zibila interpretatzeari begira kasazio-interes handikoak izan arren, ekonomikoki balio txikikoak edo kuantifikaezinak izaten baitira, familia-zuzenbidearen arloan askotan gertatzen den bezala.

Aurreikusitako finantza-eragina

Lege berria aplikatzeak gastua zertxobait igotzea ekar dezake, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salak gaur egun daukan eta handiagoa izatea nahi genukeen lan-karga handitu egin daitekeelako. Halere, igoera txikia izango da eta, edonola ere, Auzitegiak bere gain hartzeko modukoa, zeren eta haren edukietatik eratorritako funtzioak eta jadanik egiten ari direnak berdinak edo homologagarriak izango baitira. Eta, edozein modutan ere, materiaren berezitasuna kontuan hartuta, auzien igoera ez da seguru asko handiegia izango.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra ---
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea ---
Legebiltzarrera bidaltze ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta

Azken aldaketako data: