55. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Legea.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helburuak eta Sektoreak

Lege horren helburua da, batetik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Europako irizpide eta zuzentarauetara egokitzea, eta, bestetik, Agentzia horrek Europan kalitatea egiaztatzearen ardura duten erakundeek erabiltzen dituzten irizpide eta prozedura berdinak erabil ditzan eta irizpide eta prozedurak publikoak eta gardenak izan daitezen lortzea, agentzia bakoitzak egindako ebaluazio-prozesuak guztiek onar ditzaten.

Xede hori betetzeko, ezinbestekoa da Agentziaren legezko araudia aldatzea, aipatu Agentziarako berariazko legea sortzearen bitartez. Horri esker, Agentziaren independentziari buruzko irizpidea beteko da, gobernu-eginkizunak eta ebaluazio-eginkizunak bereiziko baitira, eta Agentziak, goi-mailako hezkuntzaren esparruan kalitatea bermatzeari dagokionez, hezkuntza arloko agintariak aholkatzeko organo gisa daukan zeregina sendotuko baita.

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • UNIBASQ, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Deustuko Unibertsitatea.
  • Mondragon Unibertsitatea.
  • Unibertsitateko langileak eta ikertzaileak, oro har.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2011/01/282011/02/28Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/02/282011/03/01Amaituta
---2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea. 2011/03/012011/04/01Amaituta
Ikusi2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak. 2011/04/022011/12/15Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra. 2011/12/162011/12/31Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena 2012/01/012012/01/31Amaituta
Ikusi4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/02/012012/02/08Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

13/2012 Legea, ekainaren 28koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzkoa. (BOPV 130 zk. 2012/07/04)

 

Azken aldaketa: 2016/10/14