37. Osasun Publikoari eta Elikagaien Segurtasunari buruzko Lege-proiektua (Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Publikoaren Legea, lehen).

Legearen proiektua elaborazioan (2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Osasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Azken urteotan nazioartean jazotako osasun publikoko krisiak eta osasun publikoaren alorrean biztanleriak dituen geroz eta itxaropen handiagoek, gizarte bilakaeratik, eraldaketa teknologikoetatik, pertsonen, ondasunen eta salgaien geroz eta mugikortasun handiagotik, migrazio-mugimenduetatik eta uztartutako kultura aniztasunetik eratorritako gizarte eraldaketa sakonekin batera, beharrezko egiten dute osasun publikoko zerbitzuak globalizazioari, hark osasunari ekarritako arriskuei eta prebentzio eta kontrolerako ematen diren erantzunak eraginkorrak, homogeneoak, etikoak eta gardenak izateko beharrari egokiturik daudela ziurtatzea, herritarren artean konfiantza eta segurtasuna sortzen lagunduz.

Funtsezkotzat jotzen da osasun publikoko zerbitzuen multzoa integratzea, eta osasuna babestekoei ingurumen-osasunekoak, elikagaien segurtasunekoak, osasun publikoa zaintzeari buruzkoak, gaixotasunak prebenitzekoak eta osasuna sustatzekoak gehitzea, horren bitartez erantzun egokia emateko gizarte berriaren beharrei eta adi egonez desberdintasun gehieneko egoeren aurrean.

Arrazoi horiek direla eta, Osasun Publikoaren Legea erregulatzearen xede nagusia Osasun Publikoaren alorreko jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak antolatzea litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan, horren bitartez osasun publikoaren zaintza, bakarkako sustapena eta taldekoa bermatzeko, gaixotasuna prebenitzeko eta ingurumena eta elikagaien segurtasuna babesteko.

Beste helburu batzuk
  • Osasun publikoko zerbitzuen multzoa integratzea, eta osasuna babestekoei ingurumen-osasunekoak, elikagaien segurtasunekoak, osasun publikoa zaintzeari buruzkoak, gaixotasunak prebenitzekoak eta osasuna sustatzekoak gehitzea.
  • Osasun publikoko informazio-sistema bat sortzea, osasuneko informazio-sistemak integratuz; eta osasun publikoa zaindu eta arlo horretako ekintzak egitera eta kudeaketara bideratzea.
  • Osasun publikoaren alorrean eskumenak dituzten administrazioen artean lankidetza eta elkarlanerako tresnak ezartzea, eta beren erantzukizun eremuak definitzea.
  • Prestazioak zehaztea, osasun publikoaren arloan.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Elikaduraren Sektoreko Enpresa Elkarteak, Ingurumenaren Sektorea, Nekazaritzarena eta Osasunarena.
  • Osasun Sistemako Erabiltzaile eta Gaixoen elkarteak.
  • Hezkuntza-sektorea.
  • Sindikatuen elkarteak.
  • Gizarte-eragileak.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Finantzetan 644.000 euroko eragina izango duela jo da. Diru-kopuru hori, funtsean, osasun publikoko informazio-sistemak berregituratzeko eta giza baliabideak berrantolatu eta haiei prestakuntza emateko erabiliko da.

.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2013ko lehen seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2011/03/142011/04/18Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/04/182011/11/30Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2011/12/222012/01/30Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2012/01/312012/09/30Hasita
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/10/012012/10/31Hasi gabe
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/11/012012/11/30Hasi gabe
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/12/012012/12/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14