[17] - Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki Kutxei eta Banku-fundazioei buruzko Legea

Erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Egoera:
Lege-proiektua hasi gabe

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxei buruzko egungo araudia arlo honetan Estatuan dagoen oinarrizko arautegira egokitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko banku fundazioen araubide juridikoa erregulatzea, Estatuan arlo honetan dagoen oinarrizko araudiaren arabera
Beste helburu batzuk:
  • Aurrezki-kutxen       eta     banku-fundazioen       finantza-jarduera       ikuskatzeko      araubidea egokitzea.
  • Espainiako finantza-sektorearen berregituraketak haren guztizko aldaketa ekarri du eta, praktikan, aurrezki-kutxak gaur egun arte ulertu diren bezala desagertzea eragingo du. Egoera horrek ezinbesteko du gure ordenamendu juridikoa testuinguru berrira egokitzea.
  • Era berean, banku-fundazio izeneko erakundeen babesa EAEko Fundazioei buruzko Legearen barruan bateragarri egitea eskatuko du.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Banku-fundazioak.
  • Foru-aldundiak.
  • Udal-administrazioa.
  • Interes kolektiboak babesten dituzten erakundeak, batez ere interes zientifikoak, sozialak, ongitzazkoak, ekonomikoak edota profesionalak babesten dituztenak.
  • Langileen ordezkari diren sindikatu-elkarteak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Azken aldaketako data: