10. Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Lege-proiektua.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helburuak eta Sektoreak

Pertsonen gaitasun pertsonalak, lanbide-arlokoak eta sozialak gehitzea, bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak sustatuz.

Beste helburu batzuk

Ikaskuntza formalen eta ez-formalen bitartez lortutako gaitasunak aintzatesteko sistemak antolatzea.

  • Bizialdi osoan orientabide pertsonala, soziala eta lanbide-arlokoa izatea.
  • Prestakuntza lanbideko beharretara eta behar pertsonal eta sozialetara egokitzea, lan-merkatuaren eskakizunetan oinarrituz eta, besteak beste, hezkuntza-sistemako eta lanerako lanbide-prestakuntza azpi-sistemako eskaintzak sartuz.
  • Europa barruan pertsona guztien mugikortasuna erraztea, eta gaitasunak Europako estandarren arabera aintzatestea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Hezkuntza- eta prestakuntza-sektorea.
  • Enpresaburuen elkarteak.
  • Sindikatuen elkarteak.
  • Administrazio publikoak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Legea aplikatzean ezarriko diren prozesuetatik eratorriak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2012ko lehenengo seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
---1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2010/12/202011/01/21Amaituta
---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/01/212011/02/25Amaituta
---2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2011/02/252011/03/31Amaituta
Ikusi2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2011/04/012012/01/08Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/01/092012/01/23Amaituta
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/01/232012/01/31Amaituta
Ikusi4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/02/012012/02/08Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/13