Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan garrantzi gutxiko lanen eta ekintzen erantzukizunpeko adierazpena

Deskribapena


Erantzukizunpeko adierazpena interesdunak sinatutako agiri bat da non hark adierazten duen, bere erantzukizun pean, araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituela jabari publiko hidraulikoa eta bere zortasun eremua babesteko lan txikiak egiteko.

Jarduketa txikien deskribapenean sartzen ez diren jarduketen kasuan, Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza eremuan obrak egiteko baimen-eskaera aurkeztu beharko da.

Erantzukizunpeko adierazpena jarduketa hasi baino gutxienez 15 egun baliodun lehenago aurkeztu behar da (ez dira zenbatzen larunbat, igande eta jaiegunak), erantzukizunpeko adierazpenaren sarrera-erregistroko data egunetik kontatzen hasita.

Erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetu daitezkeen obren tipologia aldatu egiten da jarduketa-eremua kokatuta dagoen demarkazio hidrografikoaren arabera.

Horregatik,erantzukizunpeko adierazpenean sartzeko, mesedez, adierazi bisorean obra non egin nahi duzun. Behar izanez gero, jo bisorearen laguntzailera.

Obretako erantzukizunpeko adierazpenaren bisorera sarrera

Nori dago zuzenduta


Erantzukizunpeko jakinarazpenaren jasotako jarduketen gauzatzea bere gain hartzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Eskumenak Euskadiko uren arloan

URAk Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik igarotzen diren arroetan esku hartzen du: Asua, Barbadun , Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun y Urola

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)