Kargu publikodunen jardueren adierazpena

Deskribapena

Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen aplikazio eremuko kargu publiko bat betetzen dutenek haien jarduera publiko eta pribatuen adierazpena egin behar dute, jarraian zehaztutakoaren arabera:

Kargu publikodun gisa izendatu aurretik:

Zerbitzun ematen hasi aurretik irakasle jarduera bat hitzemanda zuterak behartuta daude bateragarritasuna baimentzeko eskaera egitera, izendapena baino lehen.

Jardueren adierazpena zerbitzua ematen hastean:

Kargu publikodun guztiak behartuta egongo dira, hilabeteko epean, beren jarduera publiko eta pribatuei buruzko adierazpena egitera, jarduera horiek baimentzeko. Adierazpen horren barruan hauek jasoko dira: kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasi aurreko bi urteetan egindako jarduerak, eta interes-gatazkari buruzko adierazpenak.

Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean:

Kargu publikoetako bat betetzen dutenak, kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean jardueraren batean ARI DIRELA adierazi badute, behartuta daude jarduera horien bateragarritasun-baimena eskatzera.

Kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean:

Kargu publikoren bat betetzen dutenak, jardueran hasi aurretik, behartuta daude kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean hasiko dituzten jardueren bateragarritasun-baimena eskatzera.

Epeak: Bateragarritasun-baimenaren eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da.

Datuen izaera:

  • Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.

Hasierako jardueren adierazpena

Kargu publikoren bat betetzen dutenak behartuta daude jardueren adierazpena egitera, honako hauek aipatuta:

  • Kargu publikodun gisa bere zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan izan dituen jarduerak.
  • Interes-gatazkari buruzko adierazpena. Hau da, adieraztea ezen, kargudunaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaideak, edo kargudunarekin interes partekatuak dauzkaten pertsonak enpresa, sozietate edo entitateetako zuzendaritza- edo gobernu-organoetako kide direla edo izan direla kargudun publiko gisa zerbitzua ematen hasi aurreko bi urteetan.
  • Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean jarduera publikoak eta/edo pribatuak dituen edo ez dituen adieraztea.

 Epeak:

  • Kargu publikodunek hilabetea daukate, zerbitzu-harremana hasten denetik, jardueren adierazpena formalizatzeko.

 Datuen izaera:

  • Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.

Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera

Euskera

En el momento de inicio de su relación de servicio como cargo público:

Quienes ocupen alguno de los cargos públicos, y hayan declarado que SÍ ejercen actividades en el momento de inicio de su relación de servicio como cargo público, están obligados a efectuar solicitud de autorización de compatibilidad de dichas actividades.

Durante la prestación de servicio como cargo público:

Quienes ocupen alguno de los cargos públicos, y previo al inicio de la actividad, están obligados a efectuar solicitud de autorización de compatibilidad de aquellas actividades que vayan a iniciar durante la prestación de servicio como cargo público.

Plazos:

•La solicitud de autorización de compatibilidad se deberá realizar de forma previa al inicio de la actividad.

Carácter de los datos:

•Los datos de las declaraciones de actividades inscritos en el Registro de Actividades tendrán carácter público.

Kargu publikodun gisa izendatu aurretik:

Zerbitzun ematen hasi aurretik irakasle jarduera bat hitzemanda zuterak behartuta daude bateragarritasuna baimentzeko eskaera egitera, izendapena baino lehen.

Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hasten den unean:

Kargu publikoetako bat betetzen dutenak, kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean jardueraren batean ARI DIRELA adierazi badute, behartuta daude jarduera horien bateragarritasun-baimena eskatzera.

Kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean:

Kargu publikoren bat betetzen dutenak, jardueran hasi aurretik, behartuta daude kargu publikodun moduan zerbitzua eman bitartean hasiko dituzten jardueren bateragarritasun-baimena eskatzera.

Epeak:

  • Bateragarritasun-baimenaren eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da.

Datuen izaera:

  • Jardueren Erregistroan inskribaturiko jardueren adierazpenetako datuak publikoak dira.
 
Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.

Aldaketaren bat gertatzen bada interes-gatazkaz hasieran egindako adierazpenean, kargu publikodunak interes-gatazkaren adierazpena eguneratu beharko du.

OHARRA: Gogoan izan ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10.1 artikuluan aurreikusitakoa, parte ez hartzeko eta inhibitzeko betebeharra; izan ere, horren arabera, ez duzu esku hartu behar gai batean zure interesak, ezkontide edo izatezko bikotekidearenak, laugarren mailara arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko senideenak edo hirugarren pertsonekin partekatzen dituzunak tarteko badira edo sustatzen badira. Halaber, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ez duzu parte hartuko enpresa, sozietate edo erakundeen gaiei buruzko erabakietan, eta ez duzu haien berri izango, baldin eta zerbitzu-harremana hasi aurreko bi urteetan enpresa, sozietate edo erakunde horietako zuzendaritza- edo gobernu-organoetako kidea izan bazara zu zeu edo izan badira zure ezkontide edo izatezko bikotekideak, bigarren mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaideak, edo zurekin interes partekatuak dituzten hirugarren pertsonak.

PARTE EZ HARTZEAREN JAKINARAZPENA: Kargu publikodun moduan diharduzun bitartean aurreko oharrean deskribatutako egoeretako batean egonez gero, parte ez hartze hori jakinarazi beharko duzu, prozedura honen bitartez: «Kargu publikodunen parte ez hartzea».

Adierazitako jardueren amaiera jakinaraztea

Adierazitako eta bateragarritzat jota dagoen jarduera bat amaituz gero, jarduera amaitu dela jakinaraztera dago behartuta kargu publikoduna.

Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).
    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

Hasierako jardueren adierazpena

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Kontaktu-postontzia: kargupublikoak

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Hasierako jardueren adierazpena: 1027001
  • Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera: 1027002
  • Interes-gatazkaren adierazpena eguneratzea.: 1027004
  • Adierazitako jardueren amaiera jakinaraztea: 1027003

Administrazioari Komunikazio-egintza

Hasierako jardueren adierazpena kargu publikodun moduan zerbitzua ematen hasten den egunaren ondorengo hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

Beste tramite batzuk

Kargu publikodunen jardueren bateragarritasuna baimentzeko eskaera

Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean kargu publikoren bat bete eta, aldi berean, jarduera publiko edo pribaturen batean ari direnen betebeharra izango da, kargua hartu eta hilabeteko epean, jardueretan aritzeko bateragarritasun-baimena eskatzea, prozedura honi lotutako inprimaki elektronikoaren arabera.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Ebazpena emateko epea

Bateragarritasun-baimenari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea ezingo da izan hilabetetik gorakoa, bateragarritasuna eskatu denetik.

BATERAGARRITASUN-BAIMENARI BURUZKO TXOSTENA

Bateragarritasun-eskaerari buruzko erabakia hartzeko, Bateragarritasun-baimenari buruzko txostena behar da aurretik, hau da, funtzio publikoaren arloan ardura duen sailaren titularraren txostena.

Bateragarritasun-baimenari buruzko txosten hori, nahitaezkoa eta loteslea aurkakoa denean eta nahitaezkoa aldekoa denean, organo eskudunari helarazten zaio (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa), dagokion Bateragarritasuna baimentzeko agindua eman dezan.

BATERAGARRITASUNA BAIMENTZEKO AGINDUA

Bateragarritasun-baimena eskatu duen kargu publikoduna nor den, honako instantzia hauek arduratuko dira bateragarritasun-eskaerari buruzko Bateragarritasuna baimentzeko agindua, hau da, azken ebazpena edo erabakia emateaz (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa):

Gobernu Kontseilua:

  • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.

Dagokion saileko titularra:

  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunekin parekatuta badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularra

  • Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko kargu publikodunak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kideak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak, Lan Harremanen Kontseiluko kideak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kideak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, Lehiaren Euskal Agintaritzako kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko zuzendaria, baita parte hartzeko, aholku eskatzeko, aholku emateko edo kontrolerako organo orotako kide izendatutakoak ere, baldin eta dena delako organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo Instituzionalari lotuta badago eta organoaren sorrera-arauan independentzia ematen bazaio bere eginkizunak betetzeko.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

  • Arartekoa, arartekoaren ondokoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia eta epaitegi horretako kideak eta, halaber, organo orotako kideak eta menpeko langileak, baldin eta dagokien organoa sortzeko arauan Eusko Legebiltzarraren ordezkari, mendeko, kontseilari edo aholkulari gisa kalifikatuta badaude, arduraldia Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituen kontura ordaintzen bazaie eta aukeraketa-, hautapen- edo izendapen-sisteman ez bada jarraitu behar publikotasun- eta norgehiagoka-printzipioetan oinarritutako prozedurarik, salbu eta beste arau batean horri buruzko xedapenik badago.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk

Administrazioari Komunikazio-egintza

Aldaketaren bat gertatzen bada interes-gatazkaz hasieran egindako deklarazioan, kargu publikodunak interes-gatazkaren deklarazioa eguneratu beharko du.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk

Administrazioari Komunikazio-egintza

Deklaratuta eta bateragarritza jota dagoen jarduera bat amaituz gero, jarduera amaitu dela jakinaraztera kargu publikoduna behartuta dago.

Horretarako, prozedura honetako inprimaki elektronikoan, bateragarritzat jo zen eta amaitu eginden jarduera identifikatu beharko du.

OHARRA: Beste bateragarritasun-baimen bat eskatu nahi badu, «Bateragarritasun-baimenaren eskabidea» prozedurara jo beharko du.