2017ko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntzarako

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzeko, 2017ko ekitaldian.

Aurrekontuko zuzkidura

1.426.756 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 Laguntza hauen zuzkidurak, gehienez, zenbateko hauek izango dituzte, erakunde motaka banatuta:

ENTITATEAKMUGAK
Eusko Jaurlaritzako sailak 121.259 €
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak 33.701 €
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (langile batzuen prestakuntza, prestakuntza hori Akademiak antolatu behar badu) 223.895 €
Osakidetza 532.148 €
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (irakasleen prestakuntza) 515.753 €
  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eusko Jaurlaritzako Sailen eta Erakunde Autonomoen kasuan, eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, mota bereko entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.
  • Entitate onuradunen batek, mota horietako entitateentzat aurreikusitako zenbatekoa agortzen ez badu, esleitu gabe geratu den kopurua beste motetako entitateen artean banatu ahal izango da.

Ordainketa-modua:

  • %80a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Gainerako %20a, plana edo programa bete dela justifikatu ondoren.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahal izango dira beren langileentzat prestakuntza-plan edo -programak sustatzen dituztenak. Prestakuntza-plan edo -programak sustatu ahal izango dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzako sailek eta haren erakunde autonomoek, beren langileei dagokienez.
  • Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, langile batzuei buruz, haien prestakuntza antolatzea berari badagokio.
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, irakasleen prestakuntzari buruz.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Betekizun orokorrak

  • Prestakuntza-plana edo programa aurkeztea

  • Prestakuntza Beharren Analisia

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Kodea

0096504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Prestakuntza-plan edo programaren betearazpenaren justifikazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk