11. Lanbide Heziketaren V. Euskal Plana 2018-2021

Helburuak

Etorkizun hurbilaren ezinbesteko bereizgarria izango da balio-sorrera iraunkorra, hazkunderako, enplegu kualifikaturako eta ongizate sozialerako bide izango baita. Hala, etengabeko aldaketei egin beharko diegu aurre, eta askotariko esparruetan. Aldaketok beste gizarte-eredu bat ekarriko dute berekin; egiturazko aldaketa sakonak izango dira, eta oreka berri bat, konplexutasun handia eta ziur aski ziurgabetsun gehiegi eragingo dute.

Sektore produktiboak aldaketa sakonak eskatzen ari dira lanbide-heziketan, eta horren kausa dira gertatzen hasiak diren gizarte-aldaketak, kalitatezko enplegua eskuratzea, berrikuntza teknologikoen aurrerabidea, ekoizpen-prozesuen automatizazio-maila gero eta handiagoa, antolamendu eta kudeaketa mota berriak, lanbide-esparru berrien agerpena eta tekniken nahiz ekipamenduen eraldaketa bizkorra. Europako Batzordeak aurkeztu duen azken azterlanaren arabera, 2020. urterako Europako biztanleria aktibo landunaren ehuneko 15ek bakarrik egon ahalko du prestakuntzarik gabe. Datu hori Euskadira estrapolatzen badugu eta gaur egungo gure produkzio-ehuna eta haren etorkizuneko garapena aztertzen baditugu, kalkula dezakegu gure kasuan lanean ari den biztanleria aktibo ez kualifikatuak ezingo duela inola gainditu ehuneko hamarra. Alegia, Euskadiko lanpostuen ehuneko 90ean kualifikatutako edo oso ongi kualifikatutako pertsonak beharko dira.

Esan gabe doa, beraz, prestakuntzak berebiziko garrantzia izango duela. Eta bi arlo izango dira protagonista; batetik, hezkuntza orokorra, efizientziaz landuko dituena esparru kulturala, zientifikoa eta ekonomikoa, gure profesionalen prestakuntza-maila hobetuko baitu alderdi horien arteko orekak, eta bestetik, lanbide-heziketa, etorkizun hurbilean lehiakor izateko gakoa, neuri handi batean, erdi-mailako arduradunak eta teknikari kualifikatuak izango baitira, hau da, lanbide-heziketako goi-teknikariak. Lanbide Heziketa gero eta estrategikoagoa da gure ekoizpen-ehuna lehiakorra izan dadin eta aurrera egin dezan, eta pertsonek enplegua izan dezaten.

Hori horrela, lanbide-heziketak egoera konplexu baten ondorioen aurrean jokabide erreaktiboa izan beharrean, jokabide aurre-hartzailea izan behar du, beste era batean, beste helburu eta xede batzuekin, bestelako antolamendu mota batean eta etorkizuneko ikuspegi moderno batekin lan egiteko premia erantsiari aurrea hartuta eta ahaleginak horretara bideratuta. Egiteko modu berriak bilatzea premiazkoa da, eta horien oinarria pertsonen eta erakundeen arteko lankidetza izan behar da, batik bat Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen artekoa. Gaur egun ezinbestekoa da lankidetza hori hedatzea, indarrak eta ahaleginak batzeak ingurune aldakorretan aurrera aterako diren sistema dinamikoak sortzea berma diezagukeelako, eta prestakuntza, kualifikazioa, ekoizpen-sektoreak eta lan-merkatua bide beretik batera doazela ziurtatzeko.

Aurrekariak

Euskadiko Lanbide Heziketaren erreferentziak indarrean dauden estatuko eta erkidegoko legediak dira, baita Eusko Jaurlaritzak 1997 urteaz geroztik onartu dituen planak eta programak, tartean, hauek:

  • LHko I. Euskal Plana, 1997
  • LHko II. Euskal Plana, 2004
  • LHko III. Euskal Plana, 2011
  • LHko IV. Euskal Plana, 2014

Gainera, LHko V. Euskal Planaren erreferentzien artean daude, besteak beste, Jaurlaritzaren plan estrategiko hauek:

  • Zientzia eta Teknologia Plana, 2020
  • 2017-2020 aldirako Industrializazio Plana «Basque Industry 4.0»
  • 2017-2020 aldirako Enplegu Plan Estrategikoa
  • Erakundearteko Ekintzailetzaren Euskal Plana, 2020

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Planaren ardura duen saila:

  • Hezkuntza Saila

Beste sail batzuk:

  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Lan eta Justizia Saila

Gizarte-eragileek partizipazioa

Gizarte-eragileek Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan hartuko dute parte, organo hori denez arloko parte-hartze instituzional eta sozialerako erakundea.

Eraginak

Araudian eragina :

LHko V. Euskal Planaren erreferentzia dira, halaber, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 5/2002 Legea eta berau garatzeko errege dekretuak, eta Lanbide Heziketari buruzko Euskal Legea eta berau garatzeko dekretuak

Antolamenduan eragina:

Ez du eragin berezirik izango antolamenduan. Egungo laguntza-erakundeak eralda daitezke, etorkizuneko erronkek behar dituzten erantzunak eman ditzaten.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

Planaren eragin finantzarioa zuzenean lotuta dago sail sustatzailearen eta planaren egitasmoak betearazten esku hartuko duten gainerako sailen aurrekontu arruntekin. Alabaina, beti dago aukera finantzaketa ezohikora jotzeko.

Beste jardueretan eragina:

Planean zehaztutako helburu eta neurrietako batzuk Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura, Enplegu eta Gizarte Politikak eta Lan eta Justizia sailekin partekatuko dira.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2018 - 2021

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluari dagokion Planaren jarraipena eta ebaluazioa egitea (otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuak sortutakoa), Planean aurreikusten den metodologiarekin bat eginez, eremu estrategiko, xede eta jarduketa-lerro bakoitzarentzat ezarri diren adierazleak eta inpaktuari buruzko adierazleak kontuan hartuta”.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: