Ezagutu Eusko Jaurlaritza

Antolamendu doia eta eraginkorra izatea da Eusko Jaurlaritza bezain erakunde konplexu baten errendimendurik onena lortzeko abiapuntua; bertan, pertsonak, sailak eta erakundeak euskal herritarren zerbitzura jarduteko erlazionatzen dira.

Lehendakaria

Eusko Jaurlaritzaren presidentea da. Eusko Legebiltzarrak izendatzen du, bere kideen artean. Sailburuak izendatu eta haien lana zuzendu egiten du, eta, aldi berean, Euskadiren ordezkaritza gorena eta estatuaren ordezkaritza arrunta ere badu lurralde honetan. «Lehendakaria» hitzak,  etimologikoki, «lehenengo gisa diharduena» esan nahi du.

Gobernu kontseilua

Gernikako Estatutua

Estatutuan zehazten dira Euskadiren eskumen guztiak, bai esklusiboki dituenak, bai Estatuko oinarrizko legeria betearaztearekin lotutakoak.

Kontzertu Ekonomikoa

Euskadik eta Administrazio Zentralak zergak direla-eta eta aurrekontuei buruz dituzten harremanak arautzen ditu. Kontzertuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion baliabideak arautzen dira, baita Espainiari egin behar dizkiogun ekarpenak ere.

Eusko Legebiltzarra

Euskadiko herri-ordezkapenerako organo nagusia da. Bere eginkizun nagusiak dira Eusko Jaurlaritzaren jarduna kontrolatzea, sustatzea eta legeztatzea, baita Autonomia Erkidegoko aurrekontuak onartzea ere.

Transferentziak

Estatuak pixkanaka eskualdatu ditu Gernikako Estatutuan zehaztutako eskumenak. Gobernu zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Transferentzien Batzorde Mistoan batzartuz joan dira transmisioak adosteko.

Eusko Jaurlaritzaren Egoitza nagusia

  • Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 · 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 01 80 00

Eusko Jaurlaritzaren Arabako ordezkaritza

  • Helbidea: Ramiro de Maeztu, 10 behea · 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 012

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritza

  • Helbidea: Gran Vía, 85 · 48011 Bilbao
  • Telefonoa: 012

Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako ordezkaritza

  • Helbidea: Andía, 13 · 20004 Donostia
  • Telefonoa: 012

Lehendakariren egoitza ofiziala

  • Helbidea: Fray Francisco 5 · 01007 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 01 79 00
  • Faxa: 945 01 79 00

Lehendakaritza

  • Helbidea: Navarra 2 · 01007 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 01 79 00
  • Faxa: 945 01 78 32

Beste erakunde batekin harremanetan jarri nahi?

Komunizakazio Irekiko Gidan Eusko Jaurlaritzaren erakunde guztien harremanetarako datuak aurkituko dituzu.

Erakunde-ikurrak eta Nortasuna

Portada del Manual de Identidad Corporativa

Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasuna

Eusko Jaurlaritzak Erakunde-Nortasunaren Eskuliburua dauka, adierazpen publikoetan zein erakunde-adierazpenetan oinarrizko irudi-zeinuak eta zeinuok gure irudiaren barruko (inprimakiak, liburuxkak?) edo kanpoko (publizitatea, argitalpenak, seinaleak?) euskarri guztietan ezartzeko beharrezkoak diren arauak azaltzeko eta diseinatzeko.

Gaur egungo eraketan, honako hauek dira arautegi arautzailearen osagaiak (PDF)

Kopiatzeko originaletarako sarbidea

Material originala Adobe Freehand diseinu-formatuan dago eskuragarri. Helbide honetan dago eskabide-orri elektronikoa:
s-publicidad@euskadi.eus

Informazio xehe gehiago ikusi:

Eusko Jaurlaritzako Erakunde Irudiaren Eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 DEKRETUA.

Irudi-osagaiak eta arautegiaren testuingurua ezartzen ditu. Horrez gain, arau unibertsalak, beste marka batzuekiko bizikidetza eta beste marka berezi batzuk jasotzen dituen Eskuliburua onartzen da eranskinean.

Imagen de ikurriña ondeando al viento e ikurriña acotada

Ikurriña

Hondo gorria Bizkaiko armarrikoa da. Hondo gorriaren gainean ikoroski berdea ipini zen, San Andresen gurutzea, Bizkaiko armarrian azaltzen den haritzaren kolore berdearekin. Eta horren gainean gurutze zuria dago, armarrian beti haritzaren gainean azaldu izan dena. Egileek eman nahi zioten sinbolismoa sinplea da: Bizkaia, beraren forua eta erlijio-fedea modu hierarkikoan lotuta.

1936an Eusko Jaurlaritzak ofizial egin zuen.


Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez esteka honetan

himno_euskadi.mp3 (MP3, 1 MB)

Ereserkia

Euskal Ereserkiak ez dauka letrarik eta dantzatu aurretik ikurriñari agurra egiteko jotzen zen doinu herrikoian oinarrituta dago. Doinu horren egilea ezezaguna da. Geroago, euskal nazionalismoaren eragileak, Sabino Arana Goirik, testu bat idatzi zuen eta melodia zaharrari egokitu zion. Horrela sortu zen "Gora ta Gora", Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserki ofiziala.

1935ean, lehen Eusko Jaurlaritzak, baterakoak, EAJk, PSOEk, Alderdi Errepublikarrak, ANVk eta Alderdi Komunistak osatuta, gaur ezagutzen dugun moduan onartu zuen Ereserki Ofiziala. Berrogeita zortzi urte geroago, 1983an, doinu horrek alderdikeria guztiak alde batera utziak zituela eta aurkakotasun guztiak gaindituta zeuzkala zeritzon Eusko Legebiltzarrak. Hortaz, apirilaren 14ko 8/1983 Legearen bidez, bere egin zuen Ereserkia.

Azken aldaketako data: 2015/02/04

Euskadiko gobernu irekia, gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza ekarriko dituen gobernamendua da. Herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa bideratzeko Interneteko zuzeneko zubia da eta hiru lerro nagusitan oinarritzen da:

Gardentasuna:
Gobernuak unean bertan ematen die herritarrei bere jardunari buruzko informazioa: erabakiak, planak, asmoak...
Partehartzea:
Gobernuak xedatzen dituen legeak, dekretuak, neurriak edo erabakiak herritarren ekarpenekin osatu eta hobetzen dira. Baina inork ezer proposatu, azaldu edo ideiak eman nahi izanez gero, horretarako aukera ere ematen du Eusko Jaurlaritzak.
Lankidetza:
Eusko Jaurlaritzak elkar hartuta egiten du lan herritarrekin, enpresekin eta Euskadiko gainerako administrazioekin, lanerako erreminta berritzaileak eta elkarlanean oinarritutako lan-metodo berriak denen eskura jarriz. Buru-belarri entzuten ditu, benetan elkar hartuta joateko gizarte konektatuagoa lortzeko bidean.
  • Irekia

    Herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa bideratzeko Interneteko zuzeneko zubia.

  • Open Data

    Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak formatu berrerabilgarrian jasotzeko aukera ematen duen ataria.

  • Gardentasuna

    Gobernu-jardunean eta EAEko Administrazio Orokorraren funtzionamenduan daukagun gardentasunaren inguruko informazio guztia.