Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Aguraingo multzo historiko artistikoa


Agurain Erdi Aroan sortutako herria
da eta, horrenbestez, harresiz inguratuta egon zen zenbait mendez. Garai hartan, hiru kalek soilik osatzen zuten: Kale Nagusiak (monumentu gehienak bertan daude), Harategi kaleak eta Zapatari kaleak.

Hiru kale horiek Aguraingo erdigune historiko eta artistikoa osatzen dute egun. Bertan daude herriko eraikinik esanguratsuenak: San Joan eta Santa Maria eliza-gotorlekuak, Andre Alargunen Etxea (herriko eraikin zibiletan zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Bustamantetarren etxea eta San Joanen Olbeak.


Baliabide mota: Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota: Erdigune historikoa
Helbidea:   - 01200  Agurain/Salvatierra
Telefonoa: +34 945 302 931 (Turismo bulegoa) Telefonoa: +34 945 302 931 (Turismo bulegoa)
Garaia: Erdi Aroa
Zerbitzuak: Komunak / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea / Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non