Zarautz

Euskal Jaiak, Zarautzen

Kokapena Zarautz

1-9 irailaren

Zarauzko Euskal Jaiak 1924tik egiten dira. Turisten egonaldia luzatzeko asmoz antolatu zituzten estreinakoz, eta ordutik, oso ospetsu egin dira. Irailaren 1etik 9ra bitartean egiten dira, eta egun horietan euskal kultura eta ohiturak izaten dira protagonista nagusi.

 

Jaiek irauten duten bitartean denetarik izaten da udalerriko txoko desberdinetan: herri-bazkariak, musika emanaldiak, trikitixa txapelketa, dantza ikuskizunak eta bertso saioak, gutxi batzuk aipatzearren.

 

Jaietako egunik garrantzitsuena irailaren 9a da. Bizilagunak eta bisitariak euskal jantzi tipikoak soinean dituztela ateratzen dira kalera, eta giro aparta egoten da Zarautzen. Goizean hiriguneko kaleetan izaten da festa, eta txistularien, trikitilarien eta dultzaineroen doinuak nagusi dira.

 

Horren ondoren, kirol-ekitaldiak (pilota partidak eta herri-kirolen erakustaldiak, esaterako) eta bertsolarien emanaldiak egoten dira, besteak beste. Arratsaldetik aurrera, gainera, erromeria jendetsua egiten dute Iñurritzan. Bertan, musika eta giro ona jaun eta jabe dira.

Ezinbestekoak hurbil