San Tomas azoka

San Tomas azoka 2024

Kokapena Donostia / San Sebastián, Bilbao, Arrasate/Mondragón, Azpeitia

21-22 abenduaren

Baserri-giroa izaten da jaun eta jabe San Tomas egunean. Gabonei hasiera ematen dien azoka ospetsu hori Euskadiko hainbat txokotan antolatzen dute urtero, baina Donostian, Bilbon, Azpeitian, Lekeition, Errenterian, Irunen, Hondarribian, Usurbilen eta Arrasaten elkartzen dira lagun gehien. Ohikoena, Bilbo eta Donostian bezala, abenduaren 21ean azoka egitea da. Arrasaten 22an ospatzen dituzte "Santamasak".

Txorizoa, taloa eta sagardoa izan ohi dira eguneko protagonista nagusiak, baina beste hainbat produktu erosteko aukera ere badute azoka ezagunera bertaratzen diren milaka lagunek: gazta, txakolina, erroskillak, eztia, gozoak, frutak, barazkiak edo eskulangintza-produktuak, gutxi batzuk bakarrik aipatzearren. Horrez gainera, animalia ugari izaten dira ikusgai, hala nola, txerriak eta oiloak.

Musikak ere toki garrantzitsua hartzen du egun berezi horretan, bertsolariek, trikitilariek, txalapartariek eta musika-talde desberdinek jaia girotzen baitute.

Etxeko txikienentzako askotariko jokoak eta jarduera bereziak prestatu ohi dituzte, eta, ezbairik gabe, eurek ere primeran pasatuko dute San Tomas egunean.

Ezinbestekoak hurbil