Eibarko Sanandres Azoka

San Andres azoka, Eibarren eta Azkoitian

Kokapena Azkoitia, Eibar

30 azaroaren

Urtero legez, azaroaren bukaeran San Andres azoka egingo da Eibarren eta Azkoitian. Udazken eta neguko lehendabiziko azoka garrantzitsua dela esan daiteke.

Eibarren, Untzaga plazan, eskualdeko ekoizleek euren produkturik onenak jarriko dituzte bisitarien eskura: barazkiak, fruta, eztia, gazta eta ogia, gutxi batzuk aipatzearren. Epaimahai batek aukeratuko ditu alerik onenak, eta Debabarreneko abereen zein hegaztien erakusketa ere egongo da. Kalejirek, bertsolariek, trikitilariek eta txistulariek girotuko dute jaia. Azokaz gainera bestelako jarduerak antolatu ohi dira, tartean, Pintxo Txapelketa.

1752. urtean egin zuten estreinakoz San Andres azoka Azkoitian. Hasiera batean, aste oso bat irauten zuen, eta, gaur egun, ez dute lehiaketarik antolatzen azokaren baitan. Hori horrela, eskulangintzako eta nekazaritzako produktuak erakutsi eta salduko dituzte Herriko Plazan. San Andres Egunaren ardatza dugu azoka, idi-probekin eta herri-kirolen jaialdiarekin batera.

Ezinbestekoak hurbil