Idiazabal gazta, eguneko protagonista

Euskal Gaztaren Azoka Idiazabalen

Kokapena Idiazabal

7 maiatzaren

1998az geroztik antolatzen da azoka hau Idiazabalen. Bertan, Idiazabal gazta berria jendaurrean aurkezten dute. Gazta Eguna maiatzeko lehen igandean egiten da urtero, eta aurreko egunetan ere hainbat ekitaldi antolatu ohi dituzte.

Artzainek goizean goiz irekitzen dituzte salmenta-postuak. Gazta dastatzeaz gainera, Idiazabalera bertaratzen direnek gogokoen dutena aukeratu ahal dute. Halaber, bestelako produktuak ere saltzen dituzte azokan, tartean, eztia, txokolatea, txakolina, sagardoa, ardoa eta ogia.

Idiazabalgo bi artzainek gazta egiteko prozesua erakusten dute, bakoitzak bere erara: antzinako prozedurak erabiltzen ditu batek, eta besteak, aldiz, teknikarik berrienak. Gazta keztatzeko prozesua nolakoa den ikusteko eta gatzatua prestatzen ikasteko parada ere badago. Goizean zehar artzain batek artaldearekin udalerriko kaleak zeharkatzen ditu.

Ezinbestekoak hurbil