Fallopia japonica

Fallopia Japonica espezie inbaditzailea da, Asia ekialdetik datorrena. Lorategietako landare apaingarri modura sartu zuten, XIX. mende erdialdera, eta harrez geroztik, asko zabaldu da, batez ere erreka bazterretan, garraio-bideetako ertzetan eta hondakinez betatako inguruetan.