"SEXUNE" EMAKUME ELKARTEA
Elkarte-erregistroa
Inprimatu PDFa deskargatu

Elkartearen datuak

Erregistro zk.: AS/A/10911/2004
Eraketa-data: 2003/09/01
Inskripzio-data: 2004/01/13
Eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa
Onura publikoa: Ez
43.318183 -1.9708182
Helbidea: Konkorrenea 94 - 2.EZK.
Udalerria: Donostia / San Sebastián
PK: 20012
Lurraldea: Gipuzkoa
Helbide liburura gehitu

HelburuaEstatutuetatik ateratako datuak

  • Sailkapena: Sozio- Ekonomikoak
  • Xedea: Emakume sustapenekoak
  • -Ulermen marko berri bat eskaintzea: zeinak ideien eta kontzeptuen bidez jendeari lagun diezaioten beraien izate sexutu berezia ezagutzen eta hau ahal den modu asebetegarrienean bizitzea. -Dibertsitatearen idea indartzea (ideia honek jasotzen du errealitate anitzak dibertsitate sexuala eta genero dibertsitate barne). Sexutua izateko eta sentitzeko modu bakoitzari balioa emanez, aukera guztiak legitimotzat hartuz eta beraien lanketa sustatuz. Hala, errespetuan eta arduran oinarritutako harremanak bultzatuz. -Autonomia indibiduala eta harremanezko autonomia handitzea : kontsultariari honetarako beharrezkoak izango diren tresnak emanez eta bere baliabideekin lan eginez. Honela, norberaren ezinegonak, esperientzia asebetegabeak, egoera gatazkatsuak ... kudeatzen lagunduz. -Dibertsitatearen ulermenean, ezagutzan, onarpenean eta bizikidetzan laguntzea. Dibertsitatea, (sexualitateak, orientazioa, identitatea, berezitasun erotikoak, intersexualitatea ... ) giza izate sexutuari atxikitako ezaugarri izanik. -lzate sexutuarekin harrenmandutako errealitateak (gizon-emakumeak, transexualitatea, homosexualitatea-heterosexualitatea, intersexualitatea eta abar luze bat) ezagutzeko ikerketa eta formakuntza bultzatzea. -Dibertsitatearen bizikidetzan lagunduko duten akzioak bultzatzea eta honetarako beharrezkoak diren tresnak eskura jartzea. -Emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren aldeko lanak aurrera eramatea, hauek sexuen continiuum-aren ikuspegitik ulertuta eta ez modu dimorfiko (binario) batean. Mota guztietako diskriminazioak gainditzeko helburuarekin; sozialak, legalak, orientazioari lotutakoak, identitarioak, berezitasun erotikoak eta amatoria. -lkasketetan genero ikuspegia txertatzea. Sexua, arraza/etnia aldagaia, zein beste aldagai batzuk, zeinak akzioen ikerketan, diseinuan eta implementazioan lagunduko duten. -Herritarren kontzientziazio eta sentsibilizaziorako ekintzak bultzatzea. Dibertsitatea errespetatzen duten, ezberdintasunen balioa onartzen duten eta giza eskubidekiko errespetua eta norbanakoaren askatasuna indartuko duten ekintzak. Berauen onarpena eta ezarpena bermatuz eta jarrera sexista, homo-lesbotransfoboak eta arrazistak gainditzen lagunduz. -Kultura ezberdinen arteko bizikidetza bultzatzea, dibertsitatearen kulturari balioa emanez. Ekintza inklusiboak sustatuz eta dibertsitatea aberasten gaituen elementu bezala ulertuz. -Euskal kulturarekin lotutako berezitasunak ikertu, ezagutu eta sustatu. Helburu
Erregistroan egun jasota dauden datuak 2023/12/28 Erregistroko datuen argitalpen hau informazioa emateko baino ez da