Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 6koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2019. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4373
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/06
  • Argitaratze-data: 2019/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren bidez, deialdia egiten zaie garapen-lankidetzarako entitateei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2019. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko. Agindu hori 2018ko abenduaren 3an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gazteriako zuzendariak, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, ebazpena emango du, eta bertan agertuko da hautatu diren eta ez diren proiektu eta profilen zerrenda.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Balioespen Batzordearen proposamena ikusita, Gazteriako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2019. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen ebazpena eman zuen, 2019ko uztailaren 23an. Horrez gain, ebazpenean jasota dago onartu ez diren proiektuen zerrenda.

Gazteriako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.4 artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartutako proiektuen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ondorioz, honako hau