Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko uztailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3808
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/26
  • Argitaratze-data: 2019/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da). Ebazpena 2019ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 135. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

  1. eranskinean, 2019/3464 (36/28) orrialdean, IMPE0002OV inskribatutako espezialitatearen kodea aldatzen da. Ildo horretatik, 8. apartatuan, taularen bigarren zatian (B blokea).

    Honela dio:

    (Ikus .PDF)

    Honela esan behar du:

    (Ikus .PDF)

  1. eranskinean, 2019/3464 (36/35) eta 2019/3464 (36/36) orrialdeetan, prestakuntza-ekintzak baloratzeko irizpideen erreferentziako urteak zuzentzen dira, eta V. eranskineko taularen ordez honako hau jartzen da:

    (Ikus .PDF)

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik