Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 22koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3931
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/22
  • Argitaratze-data: 2019/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko otsailaren 19an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketari buruzko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura hasteko eskaera egin zuen. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan eskatutako edukia zutela. Gainera, ingurumen-dokumentu estrategikoan dokumentu hori egin duten pertsonak identifikatu dira, sinatuta dago, eta amaiera-data dauka.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, 2019ko maiatzaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi eskatu die egoki ikusten dituzten oharrak egiteko, ohar haiek oinarritzat hartuta ingurumen-organo horrek ingurumen-txosten estrategikoa egin zezan. Zehazki, honako erakunde hauei egin zitzaien kontsulta: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Kirolen Zuzendaritza Nagusiari eta Bizkaiko Ekologistak Martxan elkarteari.

Halaber, espedientean jasota dagoen dokumentazioa eskuragarri egon da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian, interesdunek egin ahal ditzaten egoki ikusi dituzten ingurumen-arloko oharrak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritako epea amaituta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura eta Kirolen Zuzendaritza Nagusiaren txostena jaso da, eta espedientean bertan txertatu da haien emaitza.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusten da zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasa behar diren planak eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen nahiz programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra, haiek ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Horietako bat Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketa da.

Aztertuta geratu dira «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak eta dokumentazio teknikoa, eta kontuan hartu da ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdiekin bat datorrela. Horrenbestez, txosten horiek aintzat hartuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-arloko organo eskuduna den aldetik, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera judizio-elementu nahikoa dauka, eta, beraz, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak planaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen-arlokoak.

Hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea. Hona hemen txostenaren edukia:

  1. Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.

    Kortederra sektoreko zonakatzearen aldaketa puntuala da «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren helburua, eremuaren benetako premietara eta gaur egungo egoerara egokitzeko.

    Horretarako, bideak egiteko bideratutako azalera gutxitzea eta gune libreetara bideratutako azalera handitzea proposatzen da; hau da, gune libre gehiago bide gutxiagoren kaltean.

    Halaber, bi lursail pribatu lursail bakar batean batzea proposatzen da.

    Eremuaren ezaugarriak:

    Eremuaren azalera osoa 24.000 m2-koa da, gutxi gorabehera.

    Kortederra eremuan daude plangintzaren helburu diren lurrak (Amorebieta-Etxano), Galdakakoko mugan, ia-ia hiri-eremuan. Eremuaren zatirik handienak hiri-lurzoru finkatuaren sailkapena du; baina, haren zerrenda bat lurzoru urbanizaezina da, Udalplanaren datuen arabera (Agroganadera eta Campiña).

    Eremuak industria-eraikina du eta, hondakin geldoen isuriak jasateagatik, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan dago jasota, 48003-00161 kodearekin; baina, ez da jardungo bertan.

    Ingurumenari dagokionez, ez dago elementu esanguratsurik; lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten edo dituzten lursail baten gertutasuna baino ez da azpimarratu behar (eremuaren ekialdean) eta, eremuaren hegoaldean, Ereletxeta ibaia dago, Interes Bereziko Gunetzat hartzen da bisoi europarrarentzat (Mustela lutreola).

    Plan Partzialaren aldaketaren proposamenak gauzatzearekin lotutako ingurumen-ondorioak: lurzoruaren okupazioarekin lotutakoak dira inpaktu nagusienak Ingurumen Dokumentu Estrategikoan (IDE), baita eremua garatzeko behar diren obrak ere, Plan Partzialaren aldaketan aurreikusitako terminoetan.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen dira aldi batzuetan, aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

    Aurreko apartatuetan aipatutako inpaktuak ez dira hartzen afekzio berritzat, kontuan hartuta indarreko Plan Partziala garatu ondoren gerta daitezkeenak.

    Neurri babesleak eta zuzentzaileak, eta konpentsazio-neurriak: egokitzat jotzen dira ingurumen-dokumentu estrategikoan jasotako neurriak; gainera, kontuan hartu behar da Inpaktu Akustikoari buruzko azterketan dagoen gomendioa bertako landaredia-pantaila mantentzeko, LBEak betetzen direla ziurtatzeko.

  2. Planaren ezaugarriak aztertuta eta, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat, kontuan hartuta egindako kontsulten emaitza, eta V. eranskinean ezarritako irizpideekin bat, xedatu egin da Plan Partzialaren Aldaketak ez duela eragin esanguratsurik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera.

    1. Ondorioen eta kalteak paira ditzakeen eremuaren ezaugarriei dagokienez, ez da aurreikusten Planak ondorio adierazgarriak izango dituenik ingurumenaren gainean, betiere gauzatzen diren jardunak eta jarduerak indarreko araudia eta babes-neurriak eta ondorengo apartatuan ezarriko diren neurri babesle eta zuzentzaileak kontuan hartuta egiten badira.

    2. Nolanahi ere, neurri babesle eta zuzentzaileak indarrean dagoen araudiaren arabera ezarriko dira, ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera eta, aurrekoaren aurka ez doan guztian, ingurumen-dokumentu estrategikoan jasotakoaren arabera.

      Bigarrena. Ingurumen-dokumentu estrategikoan eta ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritakoa oinarri hartuta, zehaztea ez dela aurreikusten Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketak eragin kaltegarri garrantzitsurik edukitzea ingurumenean, eta, beraz, ez zaiola egin behar ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik.

      Hirugarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Amorebieta-Etxanoko Udalari.

      Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako ingurumen-ebaluazio estrategikoak indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio baldin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean Amorebieta-Etxanoko «Kortederra» UI-1 sektoreko Plan Partzialaren aldaketa onartzen ez bada. Kasu horretan, berriro ere hasi beharko da planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

      Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 22a.

      Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

      IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik