Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 22koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako 2019. ekitaldirako dirulaguntzetarako deialdiaren ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3812
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/22
  • Argitaratze-data: 2019/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako dirulaguntzak arautzen eta deitzen dira 2019. ekitaldirako. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 2018ko abenduaren 10ean.

Deialdi horretan, honako lerro hauekin bat egiten duten jarduerak jotzen dira diruz laguntzeko modukotzat:

  1. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen gaineko aldi baterako dibulgazio-erakusketak.

  2. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta workshop-ak.

  3. lerroa: Argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak.

    Etxebizitzako sailburuordearen 2019ko otsailaren 28ko zenbait ebazpenen bidez, 2018ko azaroaren 28ko Aginduan aurreikusten den lerro bakoitzari dagokion deialdia ebatzi zen.

    Dagozkion ebazpenak interesdunei jakinarazi ondoren, deialdi horretan atzera egin duten entitateen zerrenda, emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta dirulaguntza-eskaera ukatu izan direnen zerrenda argitaratu behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Organo honi dagokio ebazpen hau emateko eskumena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 28ko Aginduaren arabera. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako dirulaguntzak arautzen eta deitzen dira, 2019. ekitaldirako.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko azaroaren 28ko Agindua eta oro har aplikagarri den araudia kontuan hartuta, honako hau

Argitara ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko azaroaren 28ko Aginduaren babesean atzera egin duten entitateen zerrenda, onuradunak izan diren entitateen zerrenda eta dirulaguntza-eskaera ukatu egin zaien entitateen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako dirulaguntzak arautzen eta deitzen dira, 2019. ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 22a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)