Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, txanda-kontraturako laguntzen deialdia argitara ematen duena, 2019. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3387
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/04
  • Argitaratze-data: 2019/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko uztailaren 4ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, txanda-kontraturako laguntzen deialdia egitea onartu du 2019. urterako. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

Azaldutakogatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea txanda-kontraturako laguntzen 2019ko deialdia, erakunde autonomo honen administrazio-kontseiluak 2019ko uztailaren 4ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez onartua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena. Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

  1. legegintzaldiari begira, 2016-2020 gobernu-programaren lehentasuna enplegua da, eta langabezia-tasak % 10etik behera murrizteko erronka ezarri du. Horretarako, enplegua sortzeko eta enplegu horren kalitatea hobetzeko ekonomia- eta gizarte-politika publikoak sustatuko ditu. Enplegua eta ekonomiaren suspertzea lotu-lotuta daude. Hazkunde sendoa lortzea da programaren ardatzetako bat, enplegu gehiago eta hobea izatea; eta haren konpromiso bat da gure gizartean zailtasun handienak dituzten kolektibo batzuen, gazte langabeen eta 45 urtetik gorako langabeen, laneratzea faboratzea.

    Eurostat erakundeak emandako datuen arabera, Europar Batasunean 30 urtetik behera dituzten pertsonen langabezia-tasa, 2018ko laugarren hiruhilekoan, % 11,60koa izan da, eta 45 urtetik gorakoena, berriz, % 5,11koa. Gure lurralde-eremuan, EUSTAT erakundeak eman dituen datuek adierazten dute langabezia-tasa, epe horretan, % 16,10ekoa izan dela 30 urtekoen adinean, eta 45 urtetiko gorakoenean, berriz, % 8,3koa. Azken adin talde horretan biltzen dira lanik gabe dauden pertsona guztien % 39,4.

    Lan-merkatua bilakaera ona izaten ari da biztanleria aktibo guztiarentzat, baina bi kolektibo edo talde horiek lan-merkatuan sartzeko edo lanera bueltatzeko zailtasunak dituzte oraindik ere. Beraz, aukerak sortzea eta bi kolektibo horien langabezia murriztea lehentasun izan behar du gure gizartean, eta erronka horri heldu behar diote bai erakunde publikoek bai arlo pribatuak.

    Horrez gain, Enpleguaren 2020 Euskal Estrategiak A3 jarraibidean adierazten duenez, belaunaldi-aldaketen prozesuetarako laguntza publikoen programak ezarri ahalko dira, belaunaldi-aldaketa lan-munduan sartzeko prozesuekin behar bezala lotuz eta belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioari bide emanez, bildutako esperientziak ematen duen balioa ez dadin deskapitalizatu.

    Ezin da ukatu enpresek talentu gaztea hartu behar dutela, gazteek gaitasuna dutelako enpresetan gertatzen diren aldaketa teknologikoetara eta eskakizun berrietara egokitzeko. Horrela, enpresek, biziraun nahi badute, plantillak gaztetu behar dituzte, eta, aldi berean, hori aukera ona da gazteentzat, kalitatezko enplegu egonkorra lortzeko.

    Egia da, era berean, egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan 45 urtetik gorako pertsonek zailtasun nabarmenak dituztela enplegu berri egonkorrak eskuratzeko, eta egoera horrek deskapitalizatu egiten duela esperientziak duen balioa; hori horrela, bi kolektibo horiek laneratzeko neurri kohesionatuak bultzatu eta sustatu behar dira, jakintzaren eta eskarmentu profesionalaren transmisioa egiteko belaunaldien artean.

    Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2019ko uztailaren 4ko bilkuran, txanda-kontratuak egiteko laguntzen deialdia onartu du, ezaugarri hauekin:

  1. Deialdi honen helburua da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan zerbitzuak emateko izenpetzen diren lan-kontratuei aplikatuko zaizkie deialdi honetan aurreikusitako laguntzak, 2018ko urriaren 20tik aurrera hasitakoei, hain zuzen.

  1. Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.000.000 eurokoak dira guztira; horietatik, 2019ko ordainketa-kreditukoak dira 600.000 euro, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 32110-Enplegurako programan aurreikusitako konpromiso-kreditukoak 400.000 euro.

    Laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, publikotasuna eman behar zaio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

  2. Deialdi honek diruz laguntzen dituen jarduerak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezke, Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

  1. Deialdian araututako laguntzen onuradunak izan daitezke bertan ezarritakoaren araberako txanda-kontratuak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, hauek izan ezik: administrazio publikoak eta haien mendeko erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak. Baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

      Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, dirulaguntzen eskaera egiten duten enpresek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik egiaztatuko du hori, eta egiaztapen horiek egiteko, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraituz.

      Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori, eta, hala egiten badute, baldintza hori betetzen dutela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu behar dituzte.

    2. Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, barnean hartuta sexu-diskriminazioarekin loturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat.

    3. Enpresako langileen legezko ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babespeko txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoaren berri ematea, bete beharreko lanpostua zein den eta kontratuak zenbat iraungo duen adierazita. Enpresak LLOrik ez badu, espresuki adierazi behar du hori eskabidean.

    4. Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabakiaren bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela adierazi ostean ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.

    5. Dirulaguntzak itzultzeko ordainketa guztiak eginak izatea.

    6. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeraren batean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  2. Enpresei dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

  1. Diruz lagunduko dira lanaldi osoko eta muga gabeko txanda-kontratuak, edo iraupen mugatukoak baldin eta, behin hori amaituta edo lehenago, mugagabe bihurtzeko konpromisoa jasotzen bada; enpresek txanda-kontratu horiek egin behar dizkiete eskakizun hauek bete dituzten pertsonei:

    1. 30 urte baino gutxiago edo 45 baino gehiago izatea.

    2. Honako egoera hauetakoren batean izatea:

      1. Kontratuaren hasiera-datan, langabe-izaera edukitzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.

      2. Enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat itunduta izatea. Egoera hori gertatzen denean, enpresak, txanda-kontratuaz gain, kontratazio gehigarri bat egin behar du, aldi baterako kontratu hori amaitzeko falta den denborarako gutxienez, b.1 letran aurreikusitako eskakizunak betetzen dituen 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako pertsona bati.

      3. edo, 30 urte baino gutxiago dutenek,

      3.1. Enpresa horrekin berarekin praktikaldiko edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua hitzartuta izatea edo 1543/2011 Errege Dekretuak araututako lanez kanpoko praktikaldiren bat egiten aritzea, eta

      3.2. Txanda-hartzaile izatera igarotzea kontratu horren edo lanez kanpoko praktikaldiaren indarraldian, edo horiek amaitu ondorengo egunean.

  2. Txanda-hartzaileari ez zaio ezarriko 1.a) letran aurreikusitako adin-eskakizuna, baldin eta enpresak aldez aurreko akordio baten bidez zehaztuta baldin badu zer prozedura erabiliko den enpresako jarduneko langileekin eta txanda-kontratuen bidez betetzeko enpresa horretan bertan hartzen diren erretiro partzialak. Egoera hori gertatzen denean, enpresak, laguntza eskuratzeko, txanda-kontratua egiteaz gain, beste pertsona bat kontratatu behar du, 45 urte baino gehiago izan eta b.1 letrako baldintza betetzen duena edo, 30 urte baino gutxiago izanda, b.1 eta b.3.1 puntuetan adierazten diren baldintzak betetzen dituena.

  3. Edonola ere, dirulaguntza eskuratu ahal izateko, txanda-hartzaile gisa kontratatutako pertsonak gutxienez 12.600 euroko ordainsari gordina izan behar du urteko.

Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:

  1. Banako enpresaburuaren ezkontidearen kontratazioa, haren aurreko edo ondorengo ahaideen kontratazioa, edo odol-ahaidetasun bidezko, ezkontza bidezko zein adopzio bidezko alboko ahaideen kontratazioa, bigarren mailara artekoak barne.

  2. Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.

  1. Txanda-hartzailea 4. artikuluan arautzen diren baldintzak betez kontratatzen baldin bada, 7.550 euroko dirulaguntza emango da. Zenbateko hori % 10 handiagoa izango da txanda-hartzailea emakumea baldin bada.

  2. Indarreko arauetan aurreikusitako laguntzak eskura ditzake 4. artikuluan aipatutako kontratazio gehigarriak, horretarako baldintzak betez gero.

  1. Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epe hauek izango dira:

    1. Deialdi honek EHAAn argitaratu aurretik hasitako kontratuentzat: hiru hilabete, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    2. Deialdia EHAAn argitaratu den egunean edo ondoren hasitako kontratuentzat: hiru hilabete, txanda-kontratua hasi den egunetik aurrera.

      Edozein kasutan ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2019ko urriaren 21a izango da.

  2. Eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari zuzendu behar zaizkio eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan aurkez daitezke, Vitoria-Gasteizko Jose Atxotegi kalearen 1. zenbakian (01009 PK), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan, eta Zuzenean zerbitzuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen bulegoetan.

    Deialdi honetako eranskinean ageri den eskabide normalizatuan egin behar da eskaera, eta hemendik eskura daiteke: http://www.lanbide.euskadi.eus

  3. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen edo nortasun-agiri baliokidearen kopia, edo atzerritarren identifikazio-zenbakia, edo laguntzaren organo kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal izateko berariazko baimena.

    2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresaren identifikazio fiskalaren txartelaren kopia.

    3. Organo eskudunaren ziurtagiria, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafea adierazten duena. Bigarren edo hirugarren sekzioetako jarduera bat baldin bada, eta jarduera hasteagatik aplikatzen den atxikipen-tasa murriztua baldin badu (jardueraren hastapeneko zergaldian eta hurrengo bietan), eskatzaileak LANBIDEri jakinarazi behar dio egoera horretan dagoela, jakinarazpen izenpetu bat aurkeztuta.

    4. Txanda ematen duen pertsonaren, txanda hartzeko kontratatzen den pertsonaren eta, halakorik egin bada, gehigarri kontratatu den pertsonaren nortasun-agiri nazionalaren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren kopia.

    5. Txanda-kontratuaren kopia eta erretiro partziala hartzen duen pertsonaren lanaldi partzialeko kontratuaren kopia. Txanda-kontratuari iraupen mugatua ematen bazaio, mugagabe bihurtzeko konpromiso sinatua, enpresak eta langileak edo kontratatutako langileak sinatua.

    6. Enpresako langileria finkoaren egiaztagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietakoa, txanda-kontratua hasten den unekoa. Horretarako, Gizarte Segurantzaren dokumentu hau aurkeztu behar da: «altan diren langileen txostena - ALT» (RED sistemaren bidezkoa), enpresak eremu honetan dituen kotizazio-kontuen kode guztietarako.

    7. Txanda-kontratua enpresako langileren batekin hitzartuz gero, horren aurretik zuen iraupen mugatuko kontratuaren kopia aurkeztu behar da, 4. artikuluan adierazitako kontratu gehigarriaren kopiarekin batera.

      Halakorik badago, praktikaldiko edo prestakuntzarako eta ikastunaren kontratuaren kopia, edo lanez kanpoko praktikaldiaren akordioa.

    8. Halakorik badago, 4.2 artikuluan adierazten den enpresa-akordioaren kopia.

  4. Dirulaguntzetarako eskabideak guztiz betetzen ez badira edo aginduzko dokumentazioa atxiki ez bazaie, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako, aldez aurretiko ebazpena emango da administrazio-prozedura erkidearen arabera.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria izango da deialdi honetako dirulaguntzetarako eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko organo eskuduna.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak banakako eta berariazko ebazpena emango ditu deialdi honetako dirulaguntzak emateko zein, hala behar duenean, ezesteko.

  3. Eskaerak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Kredituaren balizko handitzeak alde batera utzita, behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

  4. Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa da, eskaera bideratzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskabide hori sartzen denetik aurrera; epe hori igarota, interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, dirulaguntza emandakotzat hartuko da.

  5. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

  6. Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbideko zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten bidez, zer enpresek jasoko dituzten deialdi honetako dirulaguntzak eta zenbateko laguntza jaso duten. Nolanahi ere, laguntzak emateko ebazpen hori berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. puntuko 115. artikuluak adierazten duen zerrenda publikoan jasoko da erakunde onuradunen zerrenda.

Honela ordainduko dira deialdi honetan ematen diren dirulaguntzak:

Eskabidea onesten den unean ordainduko da % 60.

Gainerako % 40a laguntza hori eman eta urtebetera ordainduko da; aldez aurretik, egiaztatu beharko du enpresak langileria finkoari eutsi diola Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren «altan diren langileen txostena - ALT» aurkeztu beharko du (RED sistemaren bidezkoa) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu beharko du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren bigarren eta hirugarren sekzioetan adierazitako lanbide-jardueraren bat baldin bada dirulaguntza jasoko duen jarduera, zerga horren araudia betetzean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egiten den konturako atxikipenen zenbatekoa kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari, eta PFEZean jarduera hasierari dagokion konturako atxikipen-tasa ezartzeko (jardueraren hasierako zergaldian eta hurrengo bietan), eskatzaileak Lanbideri jakinarazi behar dio zer arrazoi dauden tasa hori ezartzeko. Hemen eskuragarri dagoen ereduaren arabera aurkeztu behar da jakinarazpen hori, izenpetuta: http://www.lanbide.euskadi.eus

Erakunde onuradunaren betebehar izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

  1. Langileen egonkortasuna bermatzea. Jasotako dirulaguntzak itzuli beharko dira langilearen kontratua amaituz gero edo, lantoki mugikor edo ibiltaririk ez duten enpresetan, autonomia-erkidegotik kanpoko lantokiren batera aldatuz gero, eta eraginpeko langilea ordezkatzen ez bada 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituen beste langile baten aldibereko kontratazioaren bidez. Kontratazio berri honek ez du sorraraziko beste dirulaguntzarik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak enplegua sustatzeko dituen arauetan programatutakoetatik.

  2. Diruz lagundutako kontratazioak hasten diren unean Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan dagoen langileria finkoaren enplegu-mailari eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hiletan. Ondorio horietarako, kasu hauetan ez da ulertuko betebeharra ez dela bete: lan-kontratuak azkentzea erretiroengatik, bidezko deklaratutako kaleratzeengatik, dimisioagatik, heriotzagatik, langileen ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, edo probaldian zeharreko ebazpenagatik. Hala ere, enpresak bere langileria finkoaren lanpostuen % 65i eutsi behar dio edozein kasutan ere. Enplegu-mailei eusteko betebeharra bete ezean, dirulaguntza itzuli beharko da.

    Betebehar hori bete egin dela egiaztatzeko, enpresa onuradunak aurkeztu behar du, erreferentziako 20 hilen buruan, Gizarte Segurantzan «altan diren langileen txostena - ALT» (RED sistemaren bidezkoa), enpresa horren EAEko lantokiei buruzkoa.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea langile txanda-hartzailearen lan-kontratua mugagabe bihurtu dela.

  4. Langileen legezko ordezkaritzari edo, halakorik ez badago, langileei beraiei jakinaraztea zer-nolako neurriak garatu nahi dituen enpresak deialdi honetako dirulaguntza izan dezaketen jarduketen gainean; berariaz zehaztu beharko du zer pertsona ukitzen diren eta zer kontratazio aurreikusten diren, erretiro partzialeko baldintzekin batera.

  5. Kontabilitate-kodifikazio egoki bat izatea, jasotako dirulaguntzei eta euren trazabilitateari loturiko transakzio horiek modu argian identifikatzeko modua ematen duena.

  6. Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  7. Diruz lagundutako jardueraren xedeari edo izaerari nabarmen eragin diezaiokeen edozein gertaeraren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Horretaz gain, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren eginkizunen jardunean eskatzen duten informazio guztia ematea, arau honen oinarrien arabera eskuratutako dirulaguntzei buruzkoa.

  8. Honako hauen egiaztatze-jarduketei eta finantza-kontrolei baiezkoa ematea eta eskatutako informazio oro ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

  9. Europako funtsei datxezkien jarraipen- eta ebaluazio-ondorioetarako, langile txanda-hartzaileari buruz eskatzen diren datuak ematea, eta programa horren barneko hautagarritasun-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko bidea ematea.

  10. Beren-beregi jasotzea edo adieraztea Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan deialdi honen babesean diruz lagundutako jardueren komunikaziorako, hedapenerako edo argitalpenerako material eta ekintza guztiak.

  11. Gutxienez, 2024ra arte gordetzea eta zaintzea diruz lagundutako kontratu guztiei buruzko dokumentazioa, inoiz egiazta baitaiteke deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

  12. Edonola ere, artikulu honetako betebeharrak betetzen direla egiaztatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Deialdi honetan ezarritako kontratazio-laguntzak ezin izango dira bateratu beste dirulaguntza batzuekin, baldin eta kontratazio bererako badira, erakunde honek zein beste erakunde publikoren batek eman arren, eta ez badira Gizarte Segurantzako kotizazioetarako.

  1. Deialdi honetan adierazitako laguntzak «minimis» arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko erregelamendua izanik. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

  2. Kasuko ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du pertsona edo erakunde eskatzaileak, zehaztu behar baita minimis laguntza berriak ez duela gainditzen Erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan dirulaguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekorik bada, horiek itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen ditu dekretu horrek eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu). Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntza jaso duen enpresari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, jakinaraziko dio egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

  2. Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Hamabi hilekoa izango da itzultzeko prozedurari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea.

  3. Ebazpenak arauren bat urratu dela iritziz gero eta dirulaguntza osorik edo partez jasotzeko eskubidea galdutzat emanez gero, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-zenbatekoak, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Borondatezko epetzat joko da epe hori.

  4. Borondatezko aldi horretan dirulaguntza itzultzen ez bada, dirulaguntza berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (2016/679/EB Erregelamendua) eta Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera jokatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Biltzen dituen datu pertsonalak «Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako dirulaguntzak» tratamendu-jardueran erabiliko dira. Horren ardura du LANBIDEk, Lanbideren eskumeneko enplegu-politika aktiboei loturiko dirulaguntza kudeatzeko eta kontrolatzeko, iruzurra jazartzeko eta estatistikak egiteko helburuekin. Bildu diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri esleitutako ahalmen publikoak gauzatzeko eta lege-betekizunak betetzeko, eta arloan eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio gehiago eta zehatzagoa hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

Dirulaguntzen deialdi honek dirulaguntzei buruzko araubide juridikoko oinarrizko arau hauek bete behar ditu: dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa. Era berean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzekoa, eta zehazki, arau horren VI. titulua eta VII. tituluko III. Kapitulua; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzekoa.

Dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen dituenez, bete beharrekoak dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 (EB) Erregelamendua, eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzekoa.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik